Henrike Estuardo, Lord Darnley
Henrike Estuardo, Lord Darnley bezala ezagunagoa (Temple Newsan, Ingalaterra, 1545eko abenduak 7-1567ko otsailak 10) Estuardo leinu eskoziarreko noble ingeles bat izan zen. Albanyko dukea eta Eskoziako printze ezkontidea. Mateo Estuardo, Lennoxeko 4. kondea eta Margarita Douglasen semea. Azken hau, era berean, Archibald Douglas, Anguseko kondea eta Margarita Tudorren alaba. Beraz, bere aitaren aldetik Jakobo II.a Eskoziakoa erregearen ondorengoa zen, eta bere amaren aldetik Henrike VII.a Ingalaterrakoa erregearena.
Henrike Estuardo, Lord Darnley | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Yorkshire, 1545eko abenduaren 7a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||
Heriotza | Edinburgo, 1567ko otsailaren 10a (egutegi gregorianoa) (21 urte) | ||
Hobiratze lekua | Holyrood abadia | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Matthew Stewart, 4th Earl of Lennox | ||
Ama | Margaret Douglas | ||
Ezkontidea(k) | Maria I.a Eskoziakoa (1565eko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) - 1567 (egutegi gregorianoa)) | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Estuardo etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Katolikoa zenez, bere herrialdeko tronurako hautagai nabarmen bat zen, bere osaba Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren seme-alabak, Maria Tudor katolikoa izan ezik, gutxiengo katolikoak ilegitimotzat hartzen baitzituen, eta Margarita Tudorren ondorengoek, horien artean Darnleyk, aipaturiko tronua okupatzeko eskubide osoa zutela zioten.
Maria Estuardo Eskoziako erreginarekin ezkondu zen 1565ean, Eskoziako noblezia protestanteak kalte handitzat hartu zuena, Eskoziako gehiengoa 1560an presbiterianismora (kalbinismoaren adar bat) bihurtu bazen ere, erreginak katolikoa izaten jarraitzen baitzuen.
Ezkontza horrek Ingalaterran ere ardura handia piztu zuen, Elisabet I.a Ingalaterrakoak ez baitzuen ezkontza hori onartu (Darnley ingelesa zen), sortzen zuen mehatxuaz gain, ezkontza elkartuak Elisabetentzat mehatxu bat suposatzen baitzuen: Maria ere Margarita Tudorren ondorengoa zen eta katolikoek Maria Tudorren oinordeko legitimotzat hartzen zuten. Gainera, biek izan zezaketen semea bere tronuaren lehiakide bat izango zen.
Hain zuzen ere, 1566ko ekainak 19an Edinburgon Darnley eta Maria I.a Eskoziakoaren seme bakarra jaio zen. Etorkizunean Jakue VI.a Eskoziakoa eta I.a Ingalaterrakoa izango zena.
Urte horretan bertan endekatu zen bien arteko harremana (denbora asko lehenagotik ahuldua zegoena), lehenik eta behin Darnleyk Mariari errege koroa zezala eskatu ziolako, eta bigarrenik erreginaren faboritoa zen David Rizzioren hilketagatik bere senarraren aginduz.
Hurrengo urtean eraila hil zen bere maitalearekin batera ziur asko James Hepburn, Bothwelleko IV. kondeak, erreginaren maitalea zena eta senarra izango zenak zuzendutako konspirazio batean.
Aurrekoa Frantzisko II.a Frantziakoa |
Eskoziako errege ezkontidea 1565-1567 |
Ondorengoa James Hepburn, Bothwelleko IV. kondea |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike Estuardo, Lord Darnley |