Henrietta Lacks

Henrietta Lacks —jaiotzez, Loretta Pleasant; gainera, Henrietta Lakes, Helen Lane, Helen Larson izenez ere ezaguna— (1920ko abuztuaren 1a - 1951ko urriaren 4a) afro-amerikar emakume bat izan zen, bere minbizi tumorearen zelulak adostasunik eta ohartarazia izan gabe eman zituena.[1]

Henrietta Lacks

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLoretta Pleasant
JaiotzaRoanoke, 1920ko abuztuaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBaltimore, 1951ko urriaren 4a (31 urte)
Hobiratze lekuaClover (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: cervical adenocarcinoma (en) Itzuli
Povilla
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfarmworker (en) Itzuli eta Etxekoandrea
Jasotako sariak

Find a Grave: 11698761 Edit the value on Wikidata

Zelula horiek George Otto Gey ikerlariak hazi zituen, zelula-lerro hilezkorrak sortu ahal izateko, eta HeLa izena jarri zien (Henrietta Lacksen izen-abizenen hasierak erabiliz). Lacksek zituen zelulekin, munduan zehar, 70 000 esperimentu zientifiko baino gehiago egin dira.

Bizitza

Henrietta Lacks —jaiotzez, Loretta Pleasant— 1920ko abuztuaren 1ean jaio zen, Virginiako Roanoke hirian (Ameriketako Estatu Batuetan). Haren gurasoak Eliza (1886-1924) eta John Randall Pleasant (1881-1969) izan ziren. Henriettaren ondorengoek oraindik ez dakite nola gertatu ahal izan zen izen aldaketa hori, Lorettatik Henriettara. Aitak trenbidean lan egiten zuen. Ama hamargarren semea jaiotzerakoan hil zen (1924); horren ondorioz, aitak seme-alabak emaztearen familiarekin bizitzera eraman zituen.

Henrietta bere aiton-amonekin bizi zen Cloverren, Virginian. Bere lehengusuarekin ezkondu zen, David "Day" Lacksekin (1915-2002). Hura bere aiton-amonen etxera joana zen bizitzera, Henrietta 4 urterekin ailegatu zenerako. Henrietta eta David 1941. urtean ezkondu ziren, bi haur izan eta gero. 1943. urtean Henriettak David konbentzitu zuen iparraldera joateko lan bila, eta Marylanden finkatu ziren. Hainbat seme-alaba izan zituen, eta 1950ean minbizia diagnostikatu zioten.

Berak zeukan tumorearen kontrako tratamendua hartu baino lehen, tumorearen zelula batzuk erauzi zitzaizkion, ikerketak egiteko asmoz, gaixoaren baimen edo jakintzarik gabe. Garai haietan, eta afro-amerikar emakumeen kasuan, ohikoa zen hala jokatzea. Zortzi egun geroago, George Otto Gey doktoreak tumore haien zelulen zati bat hartu zuen. Zelula horietatik, gaur egun HeLa izendatzen diren zelulak atera zituen.

Geroago, erradioterapia tratamenduarekin izan zen egun batzuez (ohikoena, 1951. urtean). Egun gutxira, bueltan etorri zen, baina okerrera egin zuen eta antibiotikoekin tratatzeari ekin zioten, gaixotasun benereo batek egoera kaltetu zezakeelakoan (gonorrea eta neurosifilia zituen). Oinaze askorekin, abuztuaren 8an ospitalean ingresatu zuten, hil zen arte (1951ko urriaren 4an, 31 urte zituelarik). Hilarririk gabe ehortzi zuten, eta ondorioz gorpuaren kokalekua ezezaguna da.[1]

Ondarea

1970ko hamarkadan zehar, haren familiak hainbat ikerlarik bidalitako eskaerak jasotzen zituen, familiaren genetika ezagutu nahi zutelako. Familia harritu egin zen, konturatzean familian inork ez zuela HeLa zelulen antzik zuten zelularik. Esan behar da, bestalde, familiak ez zuela HeLa zelulen erabilerari zegokion inolako irabazirik jaso.

Henriettaren tumoretik erauzi ziren zelulak George Otto Geyk hartu zituen, eta hark ikusi zuen zelula horiek bizirik mantentzen zirela eta kultibo batean hazten zirela. Zelula-lerro horri HeLa deitu zion, Henriettaren inizialak erabiliz. Laborategi batean hazi ahal izan ziren lehen giza zelulak izan ziren, eta ez ziren hiltzen zelulak zatitu ondoren. Hainbat esperimentutarako egokiak ziren, eta hori aurrerapen handia izan zen. 1954. urtean, zelula horiek poliomielitisaren aurkako txertoa sortzeko erabili ziren.

Zelula horietako 20 tona ekoitzi dira urteetan zehar, eta zientzialariei bidali zaizkie frogak egiteko, kutsadurak sortzen dituen kalteak ikusteko, minbizia eta hiesa ekiditeko... 70 000 ikerketa txostenen oinarria dira HeLa zelulak, eta 11 000 patentetan ageri dira.[1]

Aitorpenak

1996. urtean, Morehouse medikuntza ikastetxeak eta Atlantako alkateak Henrietta Lacksek zientziari egindako ekarpena aitortu zuten.

1998an, BBCk egindako Modern Times: The Way of All Flesh dokumentalak San Frantziskoko zinemaldiko sari bat irabazi zuen, zientzia dokumentalik hoberena izateagatik. Urte horien ondoren, beste hainbat lan egin izan dira haren bizitzari buruz; esaterako, Rebecca Sklooten The immortal Life of Henrietta Lacks liburua. Liburu hori Henriettaren ondorengoei ikasketetan laguntzeko diru bilketa baten inguruko proiektu baten parte zen.[1]

Erreferentziak

  1. Larrazabal, Ibon. «Henrietta Lacks andrearen zelula hilezkorrak» Liber Prodigiorum bloga 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).

Bibliografia

  • (Ingelesez) Skloot, Rebecca (2010). The Immortal Life of Henrietta Lacks. New York: Random House. ISBN 9781400052172.
  • (Gaztelaniaz) Skloot, Rebecca; itzultzailea: Asensio Tudela, María Jesús (2011). La vida inmortal de Henrietta Lacks. Madril: Temas de Hoy. ISBN 9788484609933.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.