Henri Vieuxtemps
Henri Vieuxtemps (Verviers, Belgika, 1820ko otsailaren 17a - Mustapha, Aljeria, 1881eko ekainaren 6a) belgikar musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen.
Henri Vieuxtemps | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henri François Joseph Vieuxtemps |
Jaiotza | Verviers, 1820ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Aljer eta Mustapha-Superieur (en) , 1881eko ekainaren 6a (61 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Josephine Eder (en) (1845 - |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Simon Sechter Anton Reicha |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta biolin-jotzailea |
Enplegatzailea(k) | Royal Conservatory of Brussels (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Biografia
Sei urte zituela eman zuen lehen biolin-kontzertua. 1828. urtetik aurrera Bérioten ikasle izan zen Parisko Kontserbatorioan. 1833. urtean kontzertuak eman zituen Alemanian, eta kontrapuntua ikasi zuen Sechterrekin Vienan. 1835. urtean Konposizioa ikasi zuen Reicharekin Parisen. 1838. urtean Errusian izan zen, eta 1844. urtean, berriz, Estatu Batuetan. 1846-1852. urteetan San Petersburgoko gorteko biolin-jotzaile eta irakasle izan zen. 1871. urtean biolin-irakasle izan zen Bruselan. Garai hartako biolin-jotzaile handienetakoa izan zen. Sei biolin-kontzertu, biolin-sonatak eta Beethovenen kontzerturako kadentziak idatzi zituen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Vieuxtemps |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.