Henri Rochefort

Victor Henri Rochefort, Rochefort-Luçay markesa (Paris, 1831ko urtarrilaren 30a - Aix-les-Bains, 1913ko ekainaren 30a), frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria izan zen.

Henri Rochefort


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1885 - 1886
Barrutia: Seine (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1869 - 1871
Barrutia: Seine (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictor Henri de Rochefort-Luçay
JaiotzaParis, 1831ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaAix-les-Bains, 1913ko ekainaren 30a (82 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaClaude Louis Marie Rochefort-Luçay
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, antzerkigilea, eleberrigilea, idazlea eta Communarda
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Parisko Udala
Le Figaro
Le Charivari (en) Itzuli
Le Nain jaune (en) Itzuli
Izengoitia(k)Grimsel

Find a Grave: 22516 Edit the value on Wikidata

Biografia

La lanterne (1868) eta La Marseillaise (1869) egunkari demokratikoak sortu zituen. 1870eko Iraultzaren ondoren, gobernukide izan zen. Komunako kidea ez bazen ere, haren alde agertu zen eta Kaledonia Berrira erbesteratu zuten, 1873an. Berehala ihes egin eta Genevan hartu zuen bizilekua, 1880ko amnistiaren ondorioz, Frantziara itzuli ahal izan zuen arte.

L´intransigeant egunkari erradikala sortu zuen, eta kritika zorrotzak egin zituen handik politika kolonialaren kontra. 1885ean, diputatu hautatu zuten, baina urtebete geroago erretiratu zen, eta Boulanger jeneralaren aldeko agertu zen. Jeneralari lagundu zion Belgikara (1895), eta atzerrian zegoela kondenatu zuten. Londresen bizi izan zen, 1895ean beste amnistia bat jaso zuen arte.

Obra nagusiak ditu Les Français de la décadence (1866), Les Dépravés (1875), L´Evadé (1880) eta L´Aventure de ma vie (1895-1896).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Rochefort Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.