Henri Pousseur
Henri Pousseur (Malmedy, 1929ko ekainaren 23a - Brusela, 2009ko martxoaren 6a) belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa izan zen. Liejako eta Bruselako kontserbatorioetan egin zituen musika-ikasketak. 1951ean, Boulez ezagutu zuen; Boulezen eraginaz gainera, Webernek, Stockhausenek eta Beriok eragin handia izan zuten Pousseuren musikan. Artikuluak eta liburuak idatzi zituen musika berriari buruz, eta Bergen idatziak frantsesera itzuli zituen. Basileako kontserbatorioan musika berriaren irakasle izan zen, eta analisi-ikastaroak egin zituen Koloniako musika berriaren eskolan. Pousseurek hotsaren fenomenoa eraberritzea bilatu zuen. Lan aipagarrienak: Sinfonia (1955); Quintette à la mémoire d´A. Webern (1955), eta Répons (1960); Scambi (1957); Rimes pour différentes sources sonores (1958-1959); 3 Visages de Liège (1961); Croisées des couleurs croisés (1970). Idatzi aipagarriak: Fragments théoriques I. Sur la musique expérimentale (1970), eta Musique, sémantique, société (1972).
Henri Pousseur | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Malmedy, 1929ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Brusela, 2009ko martxoaren 6a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Liejako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) |
Genero artistikoa | opera |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.