Henri Lhote
Henri Lhote (Paris, 1903ko martxoaren 16a - Saint-Aignan, 1991ko martxoaren 26a) frantses etnologo eta esploratzailea izan zen.
Henri Lhote | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1903ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Saint-Aignan, 1991ko martxoaren 26a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, antropologoa, arkeologoa eta etnologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Éclaireurs de France (en) Eclaireurs Neutres de France (en) Itsasoz-haraindiko zientzien akademia |
Ipar Afrikako eta Afrika beltzeko hainbat eskualdetan ibili zen ikerkuntza-lanetan. Hoggar eta Tassili eskualdeetan egin zituen azterketa etnologiko, antropologiko eta arkeologikoengatik izan da bereziki ezaguna. Tuareg herriari buruzko hainbat ikerlan egin zituen, eta Tassilin labar-pintura garrantzitsuak aurkitu zituen. Lanik aipagarrienak dira: Les Touareg du Hoggar (1944, Hoggareko tuaregak) eta À la découverte des fresques du Tassili (1958, Tassiliko freskoen bila).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.