Henri Laborit

Henri Marie Laborit (Hanoi, Frantziar Indotxina, 1914ko azaroaren 21a -Paris, 1995eko maiatzaren 18a), sendagile, biologo, etologo, psikologo frantziarra izan zen.

Henri Laborit

Bizitza
JaiotzaHanoi, 1914ko azaroaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia, 1995eko maiatzaren 18a (80 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Carnot (en) Itzuli
École du service de santé des armées de Bordeaux (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, filosofoa, gidoilaria, neurologoa eta biologoa
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Val-de-Grâce (en) Itzuli
Hôpital Boucicaut (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0479609 Allocine: 5522 Allmovie: p39879 Edit the value on Wikidata

Anestesia eta hibernazio artifizialean berritzaile, klorpromazina erabiltzearen bultzadan dago bere lorpen handiena, psikiatrian. Fisiologiatik zerebrora, eta hortik giza jokaera ikertzera abiatu zen. Lasker Saria (USA, 1957), Anokhin Saria (CCCP, 1981), jende gehienek "Mon oncle d'Amérique" pelikulari esker ezagutu zuten. Unibertsitatean irakasle, alderdi eta sindikatuen aurrean hizlari, 1950etik 1994 arte gutxienez 30 liburu idatzi zituen: Delirium Tremens, Du Soleil à l'homme, Les Comportements, Eloge de la fuite, La Nouvelle Grille, L'Inhibition de l'Action eta beste asko. Horietako asko beste hizkuntzetara itzuliak izan dira. Politikoki ezkertiarra zen eta sozialki oso jatorra. Poeta, margolari, idazle; jakintsu handi bat zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Laborit Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.