Henri Gavel

Henri Gavel (Saint-Pol-sur-Ternoise, Pas-de-Calais, 1880ko maiatzaren 22 Lapurdi, 1959ko urriaren 15), Frantziako hizkuntzalari eta euskaltzaina izan zen.

Henri Gavel
Bizitza
JaiotzaSaint-Pol-sur-Ternoise, 1880ko maiatzaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTolosa Okzitania, 1960 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-mailalizentzia
lizentzia
agrégation d'espagnol (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, erromanista, hispanista, idazlea eta poeta
Enplegatzailea(k)Tolosako Unibertsitatea
KidetzaInstitut d'Estudis Occitans

Biografia

Baionako lizeoan gaztelaniazko irakaslea zela, euskara ezagutu eta ikasi zuen. Hantxe Eusko Ikaskuntza erakundearen kide bihurtu zen. Gero, Toulouseko Unibertsitatearen Letren Fakultateko irakaslea izan zen. Euskaltzain ere bazen.

Gaskoiera ere menperatu zuenez, Institut d'Estudis Occitans eta Baionako Acadèmia gascona erakundeen kidea zen. Gainera, Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne edo Société des Amis du Musée Basque erakundeen kidea ere bazen.

Lanak

Kultura-aldizkari asko izan ziren haren artikuluak argitaratu zituztenak: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Gure Herria, Gernika, Euskera, Eusko-Jakintza eta Bulletin du Musée Basque Euskal Herrian; eta Annales du Midi eta Bulletin de la Société des professeurs de langues meridionales, atzerrian.

Hona hemen idatzitako liburu nagusiak:

  • Éléments de phonétique basque (1920)
  • Grammaire basque (bukatugabea)
  • Berterretsen Khantoria, la chanson de Berteretche, texte, traduction et notation musicale avec introduction (1924)

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.