Henri Fayol
Henri Fayol (Istanbul, 1841eko uztailaren 29 – Paris, 1925eko azaroaren 19) frantses meategi-ingeniari bat izan zen, kudeaketa eta administrazioari buruzko teoria zientifiko bat osatu zuena, fayolismo izendatzen dena, meategietan bere bizitzan zehar egindako behaketetan oinarrituz. Ezagunak dira bere 14 kudeaketa-printzipioak, kudeatzailearen ezaugarri, ekintza eta tresna zenbaitekin osatzen direnak.
Henri Fayol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Istanbul, 1841eko uztailaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Rue de Bellechasse (en) , 1925eko azaroaren 19a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | lycée du Parc (en) (1856 - 1858) École nationale supérieure des mines de Saint-Étienne (1858 - 1860) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, ekintzailea, meatze-ingeniaria eta saiakeragilea |
Enplegatzailea(k) | Société de Commentry, Fourchambault et Decazeville (en) (1860 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Liberalismo ekonomikoa |
Bizitza
Bere aita André Fayol izan zen, eraikin-ingeniari bat. Istanbulen lantegi berri bateko lanak zuzentzen ari zela jaio zen Henri Fayol, bere aita eraikitzen ari zen lantegitik oso gertu, Istanbuleko periferian. Frantzia hegoaldeko La Voulte-sur-Rhône herrian egin zituen bere lehenengo ikasketak, bertatik gertu zegoen Valence hirian eskola politeknikoan sartu zen. 1960 urtean, 19 urterekin, Saint-Etienneko Meategi-eskolan gradutatu eta urte horretan bertan hasi zen lanean meategi batean. 34 urterekin, 1875 urtean, Adélade Céleste Marie Saulérekin ezkondu zen. Ordurako meategiko zuzendaria zen. 1888 urtean, konpainiako zuzendari izendatu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Fayol |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |