Henri Emmanuelli
Henri Emmanuelli (Eaux-Bonnes (Akitania), 1945eko maiatzaren 31 – Baiona, 2017ko martxoaren 21a) Frantziako politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren (Parti Socialiste) partaide historikoa izan zen.
Biografia
Jaiotzez familia komunistakoa bazen, bere bizitza Alderdi Sozialistan eman zuen; alderdian 1971an sartu zen. Landetako Diputatu izan zen urte askoan. Estatu mailan kargu asko izan zituen. François Mitterranden aldekoa izan zen. 1996an, alderdiaren finanziazio ilegalaren akusaziopean, kondenatua izan zen.[1] 2005eko maiatzaren 29ko Europako konstituzioaren inguruko erreferendumen ezetza defenditu zuen. 2016an François Hollanderen aldeko kanpaina egin zuen. Baionako ospitalean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz, neuropatia degeneratiboaz, infekzio-bronkitis batek jota.
Karguak
Beste kargu askoren artean:
- 1978tik 1981ra Diputatua.
- 1986tik 1997ra Diputatua
- 1981an, Estatuko Idazkaria atzerrian
- 1983an, Aurrekontuen Idazkaria
- 1984tik 1986ra, Kontsumo Idazkaria
- 1986ko 1988ra Akitaniako lurraldeko Kontselaria
- 1992an Akitaniako lurraldeko Kontselaria
- 1992tik 1993ra, Frantziako Nazio Biltzarraren lehendakaria
- 1994an alderdiaren idazkaria. Lionel Jospinek irabazi zion.
- 2000an, kondena bete ondoren, politikara itzuli zen
Liburuak
- Plaidoyer pour l’Europe, Groupe Flammarion, juillet 1992 ISBN|978-2-0806-6811-0
- Citadelles interdites, Ramsay, 2000 ISBN|978-2-8411-4483-9 (eleberria)
Kanpo loturak
- (Frantsesez):Webgune ofiziala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Emmanuelli |