Henri Dutilleux
Henri Dutilleux (Angers, 1916ko urtarrilaren 22a - Paris, 2013ko maiatzaren 22a) frantses musikagilea izan zen.
Henri Dutilleux | |
---|---|
![]() Henri Dutilleux (ezkerrean) 2004an. ![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Henri Paul Julien Dutilleux |
Jaiotza | Angers, 1916ko urtarrilaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Parisko 4. barrutia eta Paris, 2013ko maiatzaren 22a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Geneviève Joy (en) ![]() |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Regional Conservatoire of Douai (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Noël Gallon Maurice Emmanuel |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa eta soinu banda konpositorea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa École Normale de Musique de Paris Alfred Cortot (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Claude Debussy |
Kidetza | Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) ![]() Bavariako Arte Ederren Akademka Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) ![]() |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | sinfonia |
Diskoetxea | ECM Records (en) ![]() |
mac-texier.ircam.fr… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1938an Erromako Sari Nagusia irabazi zuen L'Anneau du roi kantatarekin. Kantu-irakaslea izan zen Operan (1942), eta Frantziako Irratiko musika-sorkuntza zerbitzuko zuzendaria 1945 eta 1963 bitartean. Konposizio-eskolak eman zituen Eccleko Musika Eskolan (1961) eta Parisko Kontserbatorioan (1970). Halaber, Kontserbatorioko Kontseilu Goreneko kide izan zen. Bere belaunaldiko musikari onenetakotzat daukate. Lehen lanetan nabarmena du hainbat musikariren eragina, Ravelena besteak beste, eta horregatik bere lehenbiziko obra gehienak desegin zituen. Lehenengo lanen artean aipagarriak dira, besteak beste, Sonatina (1942), txirula eta pianorako, Danse fantastique (1942, Dantza fantastikoa), orkestrarako, eta Sonata, pianorako (1947), urte horietako lanik aipagarrienetako bat. Nazioarteko ospea, baina, Lehen Sinfonia (1950) obrak eman zion. Lehen obra arrakastatsu hura Le double (1959, Bikoitza) obrarekin berretsi zuen, hamabi musika-tresnaren eta orkestraren arteko elkarrizketa moduko batekin alegia. Urte batzuk geroago Cleveland Orchestrak Las Métboles (1964) obra enkargatu zion eta hurrengo urtean estreinatu zuen. 1967an Musika Sari Nazional Nagusia eman zioten, eta bi urte geroago, M. Rostropovitxen enkarguz, Tout un monde lointain (1968-1970, Urrutiko mundu oso bat) egin zuen. 1972an Koussevitski Fundazioak Ainsi la nuit (1976) harirako kuartetoa eskatu zion. 2003. urtean, Berlineko Orkestra Filarmonikoak eskatuta, Correspondances konposatu zuen.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Dutilleux ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.