Henri Bourtayre

Henri Bourtayre (Biarritz, 1915eko urriaren 21a - Yvelines departamentua, 2009ko ekainaren 10a) mila kantu baino gehiagoren musikaren egile lapurtarra da; haietako batzuek berehala oso ezagunak bihurtzea lortu zuten.

Henri Bourtayre
Bizitza
JaiotzaBiarritz, 1915eko urriaren 21a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaYvelines, 2009ko ekainaren 10a (93 urte)
Hobiratze lekuaVicq
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

IMDB: nm0100180 Allocine: 76181
Musicbrainz: dddfbb59-4e1f-4e01-8063-09ce1a7b2cb0 Discogs: 1312931 Edit the value on Wikidata

Biografia

Henri Bourtayrek[1] Biarritz eta Lapurdiko kostaldeko kabaretetan pianoa jotzen hasi zuen bere musika-bidea; aldirietako batzar eta eztei-ospakizunetan aritu zen André Dassary kantariarekin, baita berarekin 1937an Parisera joan ere. Laster batean Ray Ventura argitaletxearekin harremanetan jarri zen eta bertan Raymond Legrand musikari eta orkestra-zuzendaria ezagutu zuen; 1941etik aurrera berarentzat idazten hasi zen. Bere lehen arrakasta handia Tino Rossi-k kantatutako Ma ritournellerekin lortuko du.

Ia beti Maurice Vandair-en letrek lagunduta, garaiko "vedette" edo izar handi guztientzat konposatu zuen: André Dassary, Tino Rossi, Maurice Chevalier, Georges Guétary. 1944an Fleur de Paris Bigarren Mundu Gerrako Libération delakoaren ereserkia bihurtu zen. Okupazio alemaniarraren amaierarekin izar berriak agertu ziren eta horientzat ere Henri Bourtayrek konposatu zuen: Luis Mariano (Ma belle au bois dormant, 1944), Lina Margy (La Fille à Domingo), eta batez ere Raymond Legrand-i erreleboa hartu zion Jacques Hélian eta bere orkestrarentzat; Bourtayre Hélian-en ohiko konpositorea bilakatu zen.

Maurice Vandair bazterrean utzi gabe, garai horretan Henri Bourtayrek sarritan letragile berri batekin kolaboratu zuen, irrati-produktorea zen Henri Kubnickekin hain zuzen. 1950eko hamarkadaren hasieran, Bourtayrek Robert Lamoureux music hall-aren arlora etorri berriarentzat idatzi zuen.

Henri Bourtayre lau operetaren partituren egilea da; haien artean Miss Cowboy (1947 eta Tout pour elle (Dena berarentzat, 1952. Arlo honetan, ordea, Luis Marianoren esku-hartzea izan zuen Les Chevaliers du ciel (Zeruaren zaldunak, 1955) baino ez zuen benetako arrakasta izan. Horretaz gain, Henri Bourtayreri 50 bat filmen musika zor zaio.

Henri Bourtayre Jean-Pierre Bourtayre (1942an jaioa) konpositorearen aita zen.

Obrak

Kanten musikak

  • 1941 : Ma Ritournelle (Nire leloa; Maurice Vandair-en hitzak) – Tino Rossi ;
  • 1942 : Dans le chemin du retour (Itzulerarako bidean; Maurice Vandair-en hitzak) – Tino Rossi ;
  • 1942 : Quérida (Maurice Vandair-en hitzak) – Jaime Plana ; Marie José ;
  • 1943 : La Guitare à Chiquita (Txikitaren gitarra; Maurice Vandair-en hitzak) – Raymond Legrand ;
  • 1943 : Mon cœur est toujours près de toi (Nire bihotza beti dago zuregandik hurbil; Maurice Vandair-en hitzak) – Georges Guétary ;
  • 1944 : El Cabrero (Ahuntzaina; Maurice Vandair-en hitza) – Marie José ;
  • 1944 : Fleur de Paris (Parisko lorea; Maurice Vandair-en letra) – Maurice Chevalier, Jacques Hélian ;
  • 1944 : Ma belle au bois dormant (Nire basoko loti ederra; Maurice Vandair-en hitzak) – Luis Mariano ;
  • 1945 : Baisse un peu l’abat-jour (Jaitsi apur bat reflektorea; Marcel Delmas-en hitzak) – Elyane Célis ;
  • 1945 : C’est la fête au pays (Hauxe da herriko festa; Maurice Vandair eta Maurice Chevalier-en hitzak) – Maurice Chevalier ;
  • 1945 : Ça fait chanter les Français (Honek frantsesak kantarazten ditu; Maurice Vandair et Maurice Chevalier-en hitzak) – Maurice Chevalier ;
  • 1945 : Chacun son rêve ( Bakoitzak bere ametsa du; Maurice Vandair-en hitzak) – Charles Trénet ;
  • 1945 : Chansons grises… chansons roses (Kanta grisak...kanta larrosak: Henri Kubnick-en hitzak) – Michel Roger ;
  • 1945 : Lily Bye… bye ! (Maurice Vandair-en hitzak) – Guy Berry, Jacques Hélian ;
  • 1945 : Feu follet (Argi-txakurra; Henri Kubnick-en hitzak) – Michel Roger ;
  • 1945 : La Fille à Domingo (Domingoren alaba; Maurice Vandair-en hitzak) – Lina Margy ;
  • 1946 : Le Swing à l’école (Swing-a eskolan; Syam eta Georgius-en hitzak) – Fred Adison eta bere orkestra ;
  • 1946 : Pastourelle à Nina (Pastorela Ninari; Maurice Vandair-en hitzak) – Rudy Hirigoyen ;
  • 1946 : Simple histoire (Istorio sinpleaAndré Hornez-en hitzak) – Lina Margy ;
  • 1946 : Une Fleur sur l’oreille (Lore bat belarrian; Henri Kubnick-en hitzak) – Guy Berry ;
  • 1947 : Ma petite Hawaïenne (Nire hawaiiar txikia; Maurice Vandair-en hitzak) – Tino Rossi ;
  • 1949 : Soleil levant (Egunsentia; Louis Poterat-en hitzak) ; Jacques Hélian eta bere orkestra ;
  • 1950 : Agur (Maurice Vandair-en hitzak) – André Dassary ;
  • 1950 : La France en rose (Frantzia larrosa kolorez; Albert Willemetz-en hitzak) – Arletty ;
  • 1953 : Viens à la maison (Etorri nire etxera; Robert Lamoureux)- Robert Lamoureux ;
  • 1954 : Il faut si peu de choses (Hain gauza gutxi diren beharrezko; Albert Willemetz-en hitzak) – Yvonne Printemps ;
  • 1966 : Oui au whisky (Bai whiskiari; Jean-Pierre Bourtayre semearekin ; E. Meunier-en hitzak) – Maurice Chevalier.

Filmetako musikak

  • 1973 : Mais où est donc passée la 7ème compagnie ? (Baina nondik pasa da ba 7. Konpainia? Robert Lamoureux-en filma)

Liburuak

Henri Bourtayre: Fleur de Paris ou 50 ans de souvenirs et de chansons françaises (240 orrialdeko liburua Fleur de Paris. 8 mai 45-8 mai 95. Autour de la victoire izeneko bi diskoak lagunduz. EMI-Une musique, 1995).

Diskoak

  • 50 ans de chansons avec Henri Bourtayre: 20 kantako CDa, Du Caf’conc’ au Music hall bilduma, EMI France, 1993
  • Fleur de Paris: Henri Bourtayreren 20 kanta, EMI, 1995
  • Les Chansons de ma jeunesse: 25 artistak Henri Bourtayreren arrakastak kantatzen dituzte. Marianne Mélodie, 2008
  • Chevalier du Ciel- Miss Cow-Boy- Tout pour elle: Bourtayreren Operetak. Marianne Mélodie, 2008
  • Dansez sur les succès d'Henri Bourtayre. Marianne Mélodie, 2009.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren arabera antzekoa den "Borthayre" deitura Borthaire litzateke forma arautuan; hala ere, izen artistikoa izan zelako eta Paris aldean denbora luzez bizi izan zelako artikuluaren izenburua bere horretan mantentzea izan daiteke egokiena.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.