Henri Bergson
Henri Bergson (Paris, 1859ko urriaren 18a - Paris, 1941eko urtarrilaren 4a) frantziar filosofoa izan zen.
Henri Bergson | |||||
---|---|---|---|---|---|
1922 - 1925 - Hendrik Lorentz →
1914ko otsailaren 12a - 1941eko urtarrilaren 3a ← Émile Ollivier - Édouard Le Roy (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1859ko urriaren 18a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1941eko urtarrilaren 4a (81 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cemetery of Garches (en) | ||||
Heriotza modua | : bronkitisa | ||||
Familia | |||||
Aita | Michał Bergson | ||||
Ezkontidea(k) | Louise Neuberger (en) | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lycée Condorcet (en) École normale supérieure Parisko Unibertsitatea | ||||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Irakaslea(k) | Émile Boutroux Félix Ravaisson-Mollien (en) | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | filosofoa, katedraduna, soziologoa eta idazlea | ||||
Enplegatzailea(k) | lycée David d'Angers (en) Collège de France (1900 - 1904) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Influentziak | Zenon Eleakoa, Platon, Aristoteles, Plotino, René Descartes, Baruch Spinoza, Gottfried Wilhelm Leibniz, George Berkeley, David Hume, Immanuel Kant, Claude Bernard, Jules Lachelier (en) , Félix Ravaisson-Mollien (en) , Herbert Spencer, Charles Darwin, Albert Einstein, Blaise Pascal, Søren Kierkegaard, Arthur Schopenhauer, Georg Simmel eta Gottlob Frege | ||||
Kidetza | Frantses Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie des sciences morales et politiques Linzeen Akademia Accademia delle Scienze di Torino | ||||
Mugimendua | Filosofia kontinentala | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | judaismoa | ||||
Biografia
Poloniako judua zuen aita, eta ama Irlandakoa. Londresen bizi izan zen bederatzi urte bete arte, eta gero Parisen kokatu zen. Hainbat institututan irakatsi ondoren, Collège de France delakoan filosofiako katedradun egon zen (1904-1914). Filosofia-lan ugari utzi du, horien artean: Essai sur les données immédiates de la conscience (1889), doktoretza-tesia; Matière et Mémoire (1896); Le Rire (1900); L´Évolution créatrice (1907); L´Énergie Spirituelle (1919); Durée et Simultanéité (1922); Les Deux Sources de la morale et de la réligion (1932); La Pensée et le Mouvant (1934). Intelektualismo formalistaren kontrakoa zen; Kant eta neokantismoa ez zituen onartzen. Positibismo zientifiko eta materialista ukatuz, Bergsonen filosofia espiritualista eta bitalistak kontzientziaren datuak hartzen ditu oinarritzat. Intuizioak iraute hutsarekin jartzen gaitu ados (eta ez bizitza praktikoa egituratzen den denbora eta espazio kuantitatiboarekin), eta bizitzaren eta izpirituaren mugimendu libre eta sortzailearekin batzen gaitu. Esperientziaren fenomenologia, kontzientziaren psikologia, filosofia horrek pentsatzeko eta hautemateko ohiko molde batzuk alde batera utz ditzan eskatzen dio adimenari. Bergsonen filosofiak arrakasta lortu zuen Bigarren Mundu Gerra aurretik, eta idazle eta filosofo anitzek izan zuten haren eragina, Charles Péguyk eta Marcel Proustek, adibidez. Académie Françaiseko kidea izan zen. 1927an Literaturako Nobel Saria eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak