Henning Mankell

Henning Mankell (Stockholm, 1948ko otsailaren 3a - Goteborg, 2015eko urriaren 5a) Suediako idazle eta dramaturgo bat zen.

Henning Mankell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenning Georg Mankell
JaiotzaStockholm, 1948ko otsailaren 3a
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaGöteborg, 2015eko urriaren 5a (67 urte)
Hobiratze lekuaÖrgryte old cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaIvar Mankell
Ezkontidea(k)Eva Bergman  (1998 -  2015eko urriaren 5a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, haur literatura idazlea, polizia generoko idazlea, gidoilaria, film-zuzendaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLeopard förlag (en) Itzuli
Genero artistikoaNobela poliziakoa
social novel (en) Itzuli
gazte literatura
drama

henningmankell.es eta henningmankell.se
IMDB: nm0542520 Allocine: 147663 Allmovie: p238340
Musicbrainz: 9c5fa1fc-f9d8-491a-87cb-507972a0ad43 Discogs: 518279 Find a Grave: 153281574 Edit the value on Wikidata

Oso ezaguna da nobela beltzeko lanengatik, Wallander inspektorearen serieagatik batez ere. Halaber, antzerkia eta haur literatura landu zituen, eta Maputoko (Mozambike) Avenida antzoki nazionaleko zuzendaria izan zen.

2006an nobela beltzeko Pepe Carvalho Saria jaso zuen.

Biografia

Bizitza

20 urterekin hasita zegoen lanean Stockholm-eko Riksteater antzokian autore eta laguntzaile gisa. Hurrengo urteetan Suediako beste zenbait antzokirekin ere lan egin zuen.

Gaztetan ezkerreko ekintzailea izan zen, Vietnamgo Gerraren aurkari gogorra, baita Hego Afrikako apartheid eta Portugalek Mozambiken egin zuen gerra kolonialaren kontrakoa ere.

1970eko hamarkadan Norvegiara joan zen bizitzera. Geroago Zambian eta Afrikako beste herri batzuetan bizi izan da. Mozambikeko hiriburua den Maputoko Teatro Avenida-ko zuzendari artistikoa izateko inbitazioa onartu zuen eta gaur egun urte erdian-edo Maputon bizi izaten da antzokiko lanean eta idazten.

Eva Bergman-ekin ezkonduta zegoen, Ingmar Bergman zinema-zuzendariaren alabarekin.

Henning Mankell egon zen Gazaren blokeoa salatzeko elkartasun itsasontzietako batean. Israelek erasotu eta hainbat ekintzaile hil zituen Mavi Marmara itsasontzian zihoan, zehazki. Bukaeran Suediara deportatu zuten, eta berak Israelen aurkako zigorra eskatu zuen.

Argitaletxe berri bat zabaldu zuen (Leopard Förlag) Afrikako eta Suediako promesa gazteen lanak sustatzeko, eta 15 milioi suediar koroako dohaintza egin zion Mozambikeko etxerik gabeko umeak zaintzen duen erakundeari (SOS-Kinderdorf).

Heriotza

2014ko urtarrilean Mankellek iragarri zuen birika eta eztarriko minbizia diagnostikatu ziotela. Urte hartako maiatzean, tratamenduari ondo erantzuten eta hobetzen ari zela komunikatu zuen.

Artikulu sorta bat idatzi zuen Eva bere emazteak inspiraturik, bere egoera deskribatuz, zelan sentitzen zen diagnostikoarekin, zelan sentitzen zen sostengu emozionalarekin, zelan sentitzen zen itxaroten, eta lehenengo kimioterapiaren ondoren Sahlgrenska Ospitalean minbiziaren ikerkuntzaren garrantziari buruz. Hiru aste hil baino lehen idatzi zuen zer gertatzen den jendearen identitatean gaixotasun larriak jota dagoenean. Bere azkeneko posta hil ostean argitaratu zen urriaren 6an.

2015 urriaren 5ean Mankell hil zen 67 urterekin diagnostikotik 3 urtetara.

Bibliografia

Polizia-eleberria

Bere pertsonaia ezagunena Kurt Wallander polizia-inspektorea da, Suediako Ystad hirian bizi eta lan egiten duena, Eskania herrialdean. Gizatasuna eta sentiberatasuna ezaugarri nabarmenak dira Wallanderrengan. Makina bat asasinatu argitzen ditu bere lankideekin, baina aldi berean bere zoritxarreko bizitzaz kexu ibilten da, eta erretiratu egin behar dela uste du, gizarte postmodernoa ulertzen ez duelako. Eleberri hauetan galdera bat presente dago etengabe: "Zer egin genuen txarto Suediako gizartearekin?". Serieak sari asko jaso ditu, tartean Alemaniako Krimen-Saria eta Britainia Handiko CWA Gold Dagger for Sidetracked saria 2001 urtean. Bederatzigarren liburuan, "Piramidea", denboraren haria apurtzen du, bost istorio laburrak dira eta denbora aldetik azken istorio laburraren bukaera serie osoko lehen liburua den "Aurpegirik gabeko hiltzaileak" liburuaren hasiera da.

  1. Mördare utan ansikte (1991); "Aurpegirik gabeko hiltzaileak". Erein, 2009.
  2. Hundarna i Riga ("Rigako txakurrak", 1992).
  3. Den vita lejoninnan ("Lehoi eme zuria", 1993).
  4. Mannen som log ("Gizon irribarretsua", 1994).
  5. Villospår ("Pista faltsua", 1995).
  6. Den femte kvinnan ("Bosgarren emakumea", 1996).
  7. Steget efter ("Urrats bat atzean", 1997).
  8. Brandvägg ("Suebakia", 1998).
  9. Pyramiden ("Piramidea", 1999). Ipuinak.
  10. Innan frosten ("Izoztea baino lehen", 2002).
  11. Den orolige mannen ("Gizona arazoetan", 2009).

Fikziozko beste lan batzuk

  1. Bergsprängaren (1973)
  2. Sandmålaren (1974)
  3. Vettvillingen (1977)
  4. Fångvårdskolonin som försvann (1979)
  5. Dödsbrickan (1980)
  6. En seglares död (1981)
  7. Daisy Sisters (1982)
  8. Apelsinträdet (1983)
  9. Älskade syster (1983)
  10. Sagan om Isidor (1984)
  11. Katten som älskade regn (1992)
  12. Pojken som sov med snö i sin säng (Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa, 1996)
  13. Resan till värdens ände (1998)
  14. I sand och i lera(1999)
  15. Labyrinten (2000)
  16. Eldens gåta (2001)
  17. Tea-Bag (2001)
  18. Jag dör, men minnet lever (2003)
  19. Italienska skor (2006)
  20. Politik (2010)

Haur literatura

  1. Hunden som sprang mot en stjärna, "Izarretara bidean zihoan txakurra", 1990
  2. Skuggorna växer i skymningen, "Itzalak luzatu egiten dira ilunabarrean" 1991
  3. Eldens hemlighet, 1995
  4. Pojken som sov med snö i sin säng, 1996 (Ohe elurtuan lo egin zuen mutikoa)
  5. Resan till världens ände, 1998
  6. Eldens gåta, 2001
  7. Eldens vrede, 2005

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henning Mankell Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.