Hendrik Terbrugghen
Hendrik Terbrugghen (Deventer, Herbehereak, 1588 – Utrecht, Herbehereak, 1629ko azaroaren 1a) margolaria izan zen, Bloemaerten ikaslea. 1604-1614 bitartean Italian bizi izan zen. 1614. urtean Herbeheretara itzuli zen, eta Utrechten hartu zuen bizilekua. Caravaggio italiar pintorearen jarraitzailerik handiena izan zen, eta haren eragina nabaria da Terbrugghenen pinturetan (Tomas santuaren sinesgabekeria, San Mateoren bokazioa, Jokalariak), aukeratzen dituen gaietan, eta argia eta koloreak lantzeko eran batez ere. Haren pinturak Londres, Oxford, Edinburgh, Utrecht, Amsterdam, Viena eta New Yorkeko museoetan daude ikusgai, besteak beste.
Hendrik Terbrugghen | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Haga eta Utrecht, 1588 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Utrecht, 1629ko azaroaren 1a (40/41 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Abraham Bloemaert |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Caravaggio |
Mugimendua | Utrecht Caravaggism (en) ![]() |
![]() ![]() |
![](../I/BrugghenDoubtingThomas.jpeg.webp)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.