Hemopneumotorax
Hemopneumotoraxa bi baldintzen konbinaketa deskribatzen duen termino medikoa da: pneumotoraxa (airea gune pleuralean) eta hemotoraxa (odola gune pleuralean).
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hemopneumotorax | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Pneumotoraxa, Hemotoraxa eritasuna |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J94.2 |
GNS-9-MK | 511.89 |
GNS-9 | 511.8 eta 860 |
MeSH | D006468 |
Disease Ontology ID | DOID:2718 |
Gune pleurala birikak inguratzen dituen mintza eta barrunbea estaltzen duen mintzaren artean dago. Bertan pleura izeneko likido bat dago. Likido honek bi mintzak elkartuta mantentzen ditu gainazal tentsioari esker. Horma torazikoa zulatzen bada, bertara airea eta odola sartuko dira presioa aldatuz.
Patologia honetan arnasketa eragozten da birika baten (hemopneumotorax unilaterala) edo bien (hemopneumotorax bilaterala) funtzioa galtzen delako, aire eta odolaren presioak eraginda.
Arrazoi traumatikoek eragiten dute, esaterako kolpe batek. Nahiz eta zenbait kasutan, pneumotoraxa duten gaixoek konplikazioen eraginez hemopneumotoraxa garatzen duten.
Tratamendua
Prozedura arruntena pleurotomia izaten da. Hau, barrunbe pleurala kanpo ingurunearekin kontaktuan jartzen duen teknika kirurgikoa da. Bertan hodi drainatzaile bat erabiltzen da.