Hematoma

Hematoma edo ubeldua gorputzaren barruan gertatzen den odol-metaketa da, hodi kapilarren hausturaren ondorioz, kolpe edo urradura batek eragindakoa. Hasieran ubel kolorekoa izaten da (hortik euskarazko izena) eta egunak pasa ahala argitu eta horitzen da, desagertzeraino.

Hematoma
Deskribapena
Motacutaneous haemorrhage (en) Itzuli, skin and integumentary tissue symptom (en) Itzuli
effusion (en) Itzuli
Espezialitateafamilia-medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM79.81{{{2}}}
GNS-9-MK729.92
GNS-10M79.81{{{2}}}
GNS-9729.92
DiseasesDB5487
MedlinePlus007213
eMedicine007213
MeSHD006406D006406
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Odol-hodietatik ateratako odola, ehunetan pilatua. Kolpe batengatik, arterien edo zainen hanturengatik edota odol-jarioa eragiten duten eritasunengatik (hemofilia, adibidez) atera daiteke odola hodietatik, eta, behin ehunetan bilduz gero, bere kasa itzultzen da, gehienetan, hodietara; zenbait ehunetan (burmuinetan, bereziki) ordea kalte handiak eragin ditzake.

Izenak

Ubelduak hainbat izen ditu euskaraz:

  • Medikoa eta nazioartekoa: Hematoma (latinetik, "haematoma", eta hau grezieratik, αἷμα haima "odola" eta -ωμα -oma, gaitza adierazteko atzizkia
  • Koloreagatik: ubel, ubeldu, ubeldura, ubeluri, beltzune, baltzune, baltzitu eta abar
  • Odolagatik: odoluri

Ikus, gainera

Erreferentziak

    Kanpo-estekak

    Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.