Helsinkiko Olinpiar Estadioa

Helsinkiko Olinpiar Estadioa (finlandieraz: Helsingin Olympiastadion; suedieraz: Helsingfors Olympiastadion) Finlandiako estadiorik handiena da. Töölö barrutian dago, Helsinkiko erdialdetik bi kilometrotara.

Helsinkiko Olinpiar Estadioa
Venues of the 1952 Summer Olympics
Kokapena
Estatu burujabe Finlandia
Finlandiako eskualdeakNilandia
HiriaHelsinki
Koordenatuak60°11′13″N 24°55′34″E
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1938ko ekainaren 12a
Inaugurazioa1938ko ekainaren 12a
JabeaStadium Foundation (en) Itzuli
KudeatzaileaStadium Foundation
Kirolaatletismoa
futbola
ErabiltzaileaFinlandiako futbol selekzio nazionala
Edukiera42.062
Arkitektura
ArkitektoaYrjö Lindegren (en) Itzuli
Toivo Jäntti (en) Itzuli
Estiloafuntzionalismoa
Ondarea
Kontaktua
HelbideaPaavo Nurmen tie 1
Webgune ofiziala

    Gaur egun, estadioa, musika kontzertu eta kirol lehiaketa batzuetarako erabiltzen da. Estadioa, 1952ko Udako Olinpiar Jokoetako lehiaketa askotako gune izan zen. Estadio hau, 1983 eta 2005eko Munduko Atletismo txapelketen egoitza izan zen, eta, gainera, Finlandiako futbol selekzioak, bere etxeko partiduak, bertan jokatzen ditu.

    Historia

    Helsinkiko Estadio Olinpikoaren dorrea

    Estadioaren eraikuntza 1934an hasi eta 1938an amaitu zen. 1990-1994 tartean berriztu zen, eta gainera, oso-osorik modernizatu zuten 2005eko Munduko Atletismo txapelketarako. 1952ko Olinpiar Jokoetan, estadioak, 70.000 pertsonentzako tokia zuen. Gaur egun, berriz, 40.000rentzako.

    Estadioko dorrea, 72 metroko altuera duena, publikoarentzako irekita dago, eta Helsinkiren ikuspegi ikusgarri bat eskaintzen du.


    Aurrekoa
    Wembley estadioa
    1952ko Helsinkiko Udako Olinpiar Jokoetako Estadio Olinpikoa
    1952
    Ondorengoa
    Melbourne Cricket Ground

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.