Helsingborg
Helsingborg (hɛlsɪŋˈbɔrj ahoskatua) Suedia hegoaldeko hiria eta itsas portua, Helsingborg udalerriaren egoitza. 2010ko erroldaren arabera 97.122 biztanle ditu eta Eskaniako konderriko bigarren hiri handiena da Malmören atzetik.
Helsingborg | |||
---|---|---|---|
urban area in Sweden (en) | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Suedia | ||
Konderria | Eskania | ||
Izen ofiziala | Helsingborg | ||
Posta kodea | 25X XX | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 56°02′33″N 12°43′16″E | ||
Azalera | 38,41 km² | ||
Mugakideak | Höganäs (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 113.828 (2020ko abenduaren 31) 12 (2020) | ||
Dentsitatea | 2.779,68 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1085 | ||
Telefono aurrizkia | 042 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Ordua | ||
http://www.helsingborg.se/ |
Geografia
Lurmutur estu batean dago (5 km), Danimarkako Helsingør hiriaren aurrez aurre. Leku egokiena eta bide laburrena izan da Suediatik Europako kontinentera igarotzeko harik eta Øresund zubiak Malmö eta Kopenhage lotu zituen arte.
Historia
Suediako hiri zaharrenetako bat da 1085eko maiatzaren 21ean sortu baitzen. Øresund itsasartearen tokirik estuenean egonik Danimarkarentzako oso hiri garrantzitsua izan zen, ertz biak kontrolatzen baitzituen. 1429n Erik Pomeraniakoak Øresundstolden ezarri zuen, bertatik pasatzen ziren itsasontzi guztiek ordaindu beharreko zerga. Danimarkako koroarentzako diru iturri garrantzitsuenetakoa izan zen. Helsingør aberastu zen aurrena baina Helsingborgek ere eragina nabaritu zuen.
1658an Roskildeko Ituna izan zen eta Danimarkak Suediaren eskutan utzi behar izan zuen Eskania guztia eta berarekin Helsingborg hiria ere bai. Hurrengo mendeetan herrialde bien arteko istiluek hirian ere isla izan zuten eta sarritan izan zen erasotua. 1710an esate baterako 14.000 gizonetako daniar ejerzitoak eraso latza egin zuen eta Helsingborg oso kaltetua gelditu zen. 1857an Suediara igarotzeko zerga-ordainketa kendu zenez geroztik hasi zen hiriaren garai oparoena eta 4.000 biztanle izatetik 1890an 20.000 biztanle izatera pasa zen. XIX mendearen bukaeran industrializazioa iritsi zen eta hiriak hazten jarraitu zuen. 1930an 56.000 biztanle zituen.
Ekonomia
Eskulana, ontziolak eta itsasontzien garraioa dira hiriaren diru-iturri nagusiak.
Ramlösako ura botilaratzen duen enpresa ere badago, urtero 80.000.000 litro ur ekoizpenarekin.
Barrutiak
Helsingborgeko barrutiak (2006ko erroldaren datuak) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Norr (3600) | 12 | Centrum (3347) | 22 | Närlunda (1125) | |
2 | Mariastaden (2302) | 13 | Eneborg (3816) | 23 | Eskilsminne (1835) | |
3 | Ringstorp (2802) | 14 | Wilson parkea (1988) | 24 | Gustavslund (2772) | |
4 | Berga (1720) | 15 | Rosengården (4388) | 25 | Planteringen (2663) | |
5 | Drottninghög (2708) | 16 | Husensjö (1564) | 26 | Elineberg (2115) | |
6 | Dalhem (4530) | 17 | Sofieberg (1606) | 27 | Ramlösa (4593) | |
7* | Tågaborg (7113) | 18 | Adolfsberg (4319) | 28 | Miatorp (2406) | |
8 | Stattena (2549) | 19 | Söder (3665) | 29 | Högasten (1034) | |
9 | Fredriksdal (4202) | 20 | Högaborg (4017) | 30 | Ättekulla (3274) | |
10 | Slottshöjden (3621) | 21 | Fältabacken (930) | 31 | Råå (3021) | |
11 | Olympia (1843) |
Ondasun nabarmenak
- Udaletxea.
- Sofiero gazteluko lorategiak.
- Kärnan.
- Alde zaharra.
- Gotorlekurako sarrera.
- Kirol kaia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.