Helmuth Pohle

Helmuth Pohle hegazkilari alemaniarra izan zen Bigarren Mundu Gerran. Espainiako Gerra Zibilean frankistekin ibilitakoa,[1] 1939ko urrian Alemaniaren Erresuma Batuaren aurkako lehen aire erasoa zuzendu zuen; operazioan eraitsi eta harrapatu egin zuten. Bigarren Mundu Gerrako lehen gerra-preso alemaniarra izan zen.[2]

Helmuth Pohle
Bizitza
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria

Erasoa

Helmuth Pohle taldeko (Gruppenkommandreur) ofiziala izan zen, Kampfgeschwader 30ekoa (Westerland, Alemania), eta River Fortheko batailan eraso alemaniarra zuzendu zuen. 1939ko urriaren 16an, 11: 00etan, Junkers Ju 88 hamabost hegazkinekin, Alemaniatik atera zen. Westerland Britainia Handitik Luftwaffeko baserik hurbilena zen. Hamabost hegazkineko taldea 14:30ak aldera abiatu zen Forth zubira. Alemaniako inteligentziak uste zuen ez zegoela Spitfieren eskuadroirik Eskozian.

603 Sqn-en agindupeko ofiziala, Ernest Stevens eskuadroiaren liderrak eraitsi zuen; hegazkin hori bere egoitza RAF Turnhousen zuen (orain Edinburgheko aireportua). Pohleren hegazkina ez zen Erresuma Batuan lurreratu, itsasoan baizik, Crailetik hiru milia ekialdera. Lau laguneko tripulaziotik bizirik atera zen bakarra izan zen. Pohle, preso, Edinburgoko gaztelura eraman zuten.[3] Geroago Franz von Werra hegazkinlari alemaniarrari ihes egiten lagundu zion.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.