Helmut Kohl
Helmut Kohl (Ludwigshafen, Bavaria, gaur egun Renania-Palatinatua, 1930eko apirilaren 3a - Ludwigshafen, 2017ko ekainaren 16a)[1] alemaniar politikaria izan zen. Batasun Demokrata Kristauko (CDU) kidea, 1982ko urriaren 1 eta 1998ko urriaren 27 artean Alemaniako kantzilerra izan zen, Mendebaldeko Alemaniakoa 1990eko urriaren 3ra arte eta Alemania batukoa ordutik aurrera.
Helmut Kohl | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (1996) | |||||||||||||||||||||||||||
Ahotsa | |||||||||||||||||||||||||||
1998ko urriaren 26a - 2002ko urriaren 17a Hautetsia: Bundestageko 14. Legealdia
1994ko azaroaren 10a - 1998ko urriaren 26a Barrutia: Ludwigshafen/Frankenthal (en) ![]() Hautetsia: 1994 German federal election (en) ![]()
1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a Hautetsia: 1990 German federal election (en) ![]()
1987ko otsailaren 18a - 1990eko abenduaren 20a Hautetsia: 1987 West German federal election (en) ![]()
1983ko martxoaren 29a - 1987ko otsailaren 18a Hautetsia: 1983 West German federal election (en) ![]()
1982ko urriaren 1a - 1998ko urriaren 26a ← Helmut Schmidt - Gerhard Schröder →
1980ko azaroaren 4a - 1983ko martxoaren 29a Hautetsia: 1980 West German federal election (en) ![]()
1977ko urtarrilaren 24a - 1977ko urriaren 5a
1976ko abenduaren 14a - 1980ko azaroaren 4a Hautetsia: 1976 West German federal election (en) ![]()
1976ko abenduaren 13a - 1982ko urriaren 4a ← Karl Carstens - Alfred Dregger →
1973ko ekainaren 12a - 1998ko azaroaren 7a ← Rainer Barzel - Wolfgang Schäuble →
1969ko maiatzaren 19a - 1976ko abenduaren 2a ← Peter Altmeier (en) ![]()
1959 - 1976ko abenduaren 21a | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Helmut Josef Michael Kohl | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Friesenheim, 1930eko apirilaren 3a | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Oggersheim | ||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | alemana | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Oggersheim, 2017ko ekainaren 16a (87 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Old Cemetery (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||
Aita | Hans Kohl | ||||||||||||||||||||||||||
Ama | Cäcilie Kohl | ||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Hannelore Kohl (1960ko ekainaren 27a - 2001eko uztailaren 5a) Maike Kohl-Richter (2008ko maiatzaren 8a - 2017ko ekainaren 16a) | ||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea Heidelbergeko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||
Tesia | Die politische Entwicklung in der Pfalz und das Wiedererstehen der Parteien nach 1945 (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Tesi zuzendaria | Walther Peter Fuchs | ||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, historialaria, politologoa eta Alemaniako kantzilerra | ||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 150 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 195 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Mainz Bonn eta Berlin | ||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua | ||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
helmut-kohl.de | |||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Lehen urteak eta ikasketak
Helmut Kohl 1930eko apirilaren 3an jaio zen, Ludwigshafengo erdiko klaseko familia katoliko eta kontserbadore batean. 15 urte zituela bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, eta hirian Aliatuen bonbardaketak bizi izan zituen. Haren esanetan, "berandu" jaio izanak "salbatu" zuen nazismoarekin zerikusia izatetik.[2] Frankfurteko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak hasi bazituen ere, 1951tik aurrera Heidelbergekoan Historia eta Politika-zientzia ikasi, eta 1953an graduatu zen. 1958an historiako doktoregoa lortu zuen.
Bizitza politikoa
17 urterekin egin zen Batasun Demokrata Kristauko (CDU) kide. 1969-1976 bitartean, Renania-Palatinatuko ministro-presidentea izan zen. Handik politika nazionalera igaro zen eta 1973an CDUko presidente aukeratu zuten. Kantzilergai izan zen 1976ko hauteskundeetan, baina SPDk irabazi zuen. Ondoren, Bundestagen, oposizioko buru izan zen Helmut Schmidt sozialdemokrataren gobernuaren aurka.[1] 1982ko urriaren 1ean, Alemaniako kantziler hautatua izan zen CDUren eta Alderdi Liberalaren (FDP) botuekin, Helmut Schmidt konfiantza mozioa galdu ondoren; ordura arte, liberalek Helmut Schmidten gobernua sostengatzen zuten.
Gerra Hotz betea zen, eta Ronald Reagan AEBetako presidentearen eta Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministroaren Iraultza Kontserbadorearen aroa. Thatcherrekin ez zuen bereziki harreman ona izan, baina ongi moldatu zen Reaganekin, eta bat egin zuen haien babespean martxan paratu zen olatu neoliberalarekin. "Irmo sinesten dugu ekimen askea eta norbanakoaren lorpenak estatuaren kontrola baino hobeak direla guztiontzat" adierazi zuen. Bat egin zuen Reaganek Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren aurka zuen ikuspegi gogorrarekin baina, aldi berean, ekialdeko Europako estatu komunistekin harremana izaten saiatu zen. Erich Honecker Ekialdeko Alemania sozialistako presidenteari harrera egin zion Bonnen, Mendebaldeko Alemaniako hiriburuan, 1987an.[2]
Haren politika ekonomikoek huts egin zuten, ordea. Langabezia anitz hazi zen Mendebaldeko Alemanian 1980ko hamarkadan, eta kantzilerraren ospea lurra jotzekotan zen. Baina, 1989ko azaroaren 9an, Ekialdeko Alemaniako milaka herritarrek Berlingo Harresia bota zuten eta, praktikan, Alemania kapitalistaren eta sozialistaren arteko muga hautsi zuten. "Batasunari, justiziari eta askatasunari buruz da hau. Bizi bedi Alemaniako aberri askea, bizi bedi Europa aske eta batua." adierazi zuen biharamunean Kohlek. Berlingo Harresia erori ondoren, Frantzia, Erresuma Batua eta, bereziki, SESB konbentzitzeko lan egin zuen Alemaniaren bateratzea onar zezaten. 1990ean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa desegin zen, eta estatu sozialista ohiak bat egin zuen Mendebaldeko Alemaniarekin. Alemania batuak hauteskundeak egin zituen 1932tik lehenbiziko aldiz, eta Kohl hautatu zuten kantziler.[2]
1994ko urriko hauteskundeetan CDUk eserleku galera izan bazuen ere, berriz aukeratu zuten kantziler Alderdi Liberalaren laguntzarekin.[3] Alemania bateratu eta lidergoa sendotu ondoren, bertze helburu handian finkatu zuen arreta: Europa batzeko proiektuan.[2]
Azken urteak
1998an hauteskundeak galdu zituen, eta CDU alderdiaren buruzagitza utzi zuen ustelkeria auzi baten ondorioz. 2000. urtean, alderdiko ohorezko buruzagitzatik ere kendu zuten. Alemaniaren bateratzailearen mitoak modu ilunean utzi zuen politika. 2008an istripu bat izan zuen eta, ordutik, etxean eman zuen denbora gehiena, arreta mediatikotik urruti.[2]
Erreferentziak
- Helmut Kohl Alemaniako kantziler ohia hil da. Berria, 2017ko ekainak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
- Rodriguez, Mikel. Alemania bateratu zuen kantzilerra. Berria, 2017ko ekainak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
- Alemaniako parlamentuak bosgarrenez hautatu du Helmut Kohl lehen ministro. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko azaroak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).