Helmholtz
Helmholtz Eibarren 20. mendean lan egin zuen enpresa bat izan zen, elektragailuak egin zituena, bereziki ezaguna bere organo elektronikoengatik.
Helmholtz | |
---|---|
Datuak | |
Mota | konpainia |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1961 |
Desagerpena | 1973 |
Historia
Helmholtz Armeria Eskolako hiru ikasle ohik sortu zuten, José Luis Elorza eta José eta Jesús Ibazeta anaiek.
Organo elektroniko sinple batzuk sortu zituzten lehenbizi, baina Hammond organo bat gertutik azterturik (Ermuko parrokoak utzita), haren kontrako ingeniaritza eginez antzeko produktu bat sortzea erabaki zuten. 1961an bi modelo kaleratu zituzten, Unda Maris izenekoa 61 teklako ilara batekin, eta Stella Maris delakoa, teklatu maila birekin eta pedalak barne[1]. Helmholtz izena erabaki zuten Hermann von Helmholtz fisikariaren omenez, zeinak doinu musikalak eta elektrizitatea aztertu zituen.
Organoez gain, telebistak eta kariloi elektronikoak ere sortu zituzten[2].
Guztira 50 bat organu ekoitzi zituzten; haiek saltzeko arazoak zirela eta, Espainiako Gobernu frankistak hartu zuen produkzioaren ardura. Halere, operazioa ez zen ondo atera; ekoizleek oso gutxi kobratu zuten, eta enpresa itxi behar izan zuten. 2021 urtean -organoaren sorreraren 60. urteurrenean- musika emanaldi berezi bat egin zen Eibarren Helmholtz organuak gogoratuz.[3]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Cuando Eibar se puso a fabricar órganos» El Diario Vasco 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- «EMSIME. Bienes culturales de museos del Pais Vasco» apps.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
- Hitza, Unai Zubeldia-Gipuzkoako. «Organoa, zubi lanerako tresna» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-29).