Hellboy (2019ko filma)
Hellboy, 2019ko Neil Marshall ingeles zinema zuzendariak zuzendutako naturazgaindiko superheroi film bat da. Mike Mignola komikigilearen Darkness Calls, The Wild Hunt eta The Storm and the Fury eleberri grafikoetan oinarritua dago. David Harbour, Milla Jovovich, Ian McShane, Sasha Lane, Daniel Dae Kim eta Thomas Haden Church aktoreek antzeztu zuten.
Hellboy (2019ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Hellboy |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, abenturazko filma, zientzia-fikziozko filma, beldurrezko zinema eta fantasiazko filma |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Hellboy (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hellboy (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Neil Marshall |
Gidoigilea(k) | Mike Mignola |
Antzezlea(k) | |
David Harbour (Hellboy (en) ![]() Ian McShane (Trevor Bruttenholm (en) ![]() Milla Jovovich (Nimue (en) ![]() Sasha Lane Daniel Dae Kim (Ben Daimio (en) ![]() Thomas Haden Church (Lobster Johnson (en) ![]() Penelope Mitchell (en) ![]() Sophie Okonedo Brian Gleeson (en) ![]() Alistair Petrie (en) ![]() Kristina Klebe (Leni Riefenstahl) Atanas Srebrev Douglas Tait Stephen Graham Mark Stanley (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Gordon Lloyd Levin |
Konpainia ekoizlea | Lions Gate Entertainment Summit Entertainment Millennium Media (en) ![]() Dark Horse Comics (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | Christa Campbell |
Edizioa | Mark Sanger (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Benjamin Wallfisch |
Argazki-zuzendaria | Lorenzo Senatore (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra, Britainia Handia, Pendle Hill (en) ![]() ![]() |
hellboy.movie | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
2004ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, eta Hellboy II: The Golden Army (2008) aurrekaria ere badu.
Argumentua
Naturazgaindiko Ikerketa eta Defentsa sailak Hellboyri (David Harbour) antzinako espiritu bat garaitzeko ardura eman dio: Nimue (Milla Jovovich), "Odolaren Erregina" ezizenez ezaguna. Arturo erregearen agintaldian Nimue erregina Merlin (Brian Gleeson) aztiaren maitalea izan zen, harengandik sorgin boteretsuenetako bat bilakatu zuten sorginkeriak ikasi zituen, baina erregina erotu eta aztia betiko preso egin. Duela mende asko erregina garaitzea lortu zuten, sakon lurperatuz, baina bere sorginkeria beltzarekin gizateria suntsitzeko asmoz hildakoen artetik itzuli da.
Aktoreak
- David Harbour: Hellboy
- Ian McShane: Trevor Bruttenholm
- Milla Jovovich: Nimue
- Sasha Lane: Alice Monaghan
- Penelope Mitchell: Ganeida
- Daniel Dae Kim: Ben Daimio
- Sophie Okonedo: Lady Hatton
- Alistair Petrie: Lord Adam Glaren
- Brian Gleeson: Merlin
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)