Heliodoro
Euskal Herrian
H-rik gabeko forma ere erabili izan da Euskal Herrian: Eliodoro de la Torre lehen Jaurlaritzako Ogasun sailburua izan zen, adibidez, eta haren agindupean 1937an kaleratutako euskal pezeten billeteei eliodoroak esan izan zitzaien[2].
Izendegi sabindarrean Eludor (eta Eludore forma femeninoa) ageri da[3], baina Euskaltzaindiaren EODAn Heliodoro forma ageri da, izen klasiko gisa[4].
Historian
Historiako zenbait Heliodoro ospetsu izan dira:
- Heliodoro (ministroa) Seleuko IV.a Filopatorren ministroa, K. a. 175 ingurukoa.
- Atenasko Heliodoro antzinako egilea, Atenasko Akropolian hamabost liburu idatzi zituena, agian K. a 150 ingurukoa.
- Heliodoro (enbaxadorea), Taksilako erresuma indo-greziarreko enbaxadorea, Heliodororen zutarri ospetsua altxatu zuena K. a. 110 inguruan Vidisha inguruan (Madhya Pradesh, India).
- Heliodoro (metrista) I. mendeko metrista, Aristofanesen komedietan lan egiten zuena.
- Heliodoro (zirujaua) I. mendeko zirujaua, ziur asko Egiptokoa, Juvenalen satiretan aipatua.
- Gaius Avidius Heliodorus, Egiptoko prefeta
- Larisako Heliodoro, optikari buruz dagoen tratatu baten egilea
- Emesako Heliodoro, Aethiopica tratatuaren 3. mendeko egilea
- Heliodoro (sofista) Arabia Petraeako 3. mendeko sofista
- Bet Zabdaiko Heliodoro (344 hila), Siriako apezpiku eta martiria.
- Heliodoro Altinokoa (390 hila), IV. mendeko santu kristaua.
- Alexandriako Heliodoro V. mendeko filosofo neoplatonista eta Ammonius Hermiaeren anaia
- Cataniako Heliodoro, VIII. Mendeko nekromantea eta Cataniako azti doktorea.
- Sergei Trufanov (1880-1952) errusiarra, Heliodoro, Heliodorus edo Iliodor izenekin ezaguna, Rasputinen kidea (une batez) eta geroago arerioa.
- Heliodoro Rodríguez López (1890-1950) futbolari kanariarra, zeinaren omenez izendatu zen Heliodoro Rodríguez López estadioa Tenerife hiriko futbol zelaia.
Erreferentziak
- «Heliodoro - Origen y significado del nombre Heliodoro» www.bekiapadres.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
- (Gaztelaniaz) Larrauri, Eva. (1994-12-15). «Homenaje a Eliodoro a la Torre» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
- «HELIODORO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
- Euskaltzaindia, EODA. «76. araua: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak (2014 [1997)»] www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.