Helikoptero-ontzi
Helikoptero-ontzia[1] helikopteroak garraiatu, aireratu eta lurreratzeko gerraontzi da. Itsaspekoen aurkako gerraontzi gisa eta eraso urlehortarreko itsasontzi gisa erabili dituzte. Helikopteroak baino lurreratzeko gai ez diren eta aireratzeko ohiko hegazkinak edo CTOL hegazkinak lurreratzeko eta aireratzeko behar diren baliabideak ez dituzten itsasontziak dira helikoptero-ontziak. Heliportu bat duten itsasontziek, helikopteroak operatu ditzaketen arren, ez dute horietako asko operatzeko gaitasunik, ezta taktikoki erabiltzeko gaitasunik ere, eta, beraz, ez dira horrelakotzat hartzen.
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.