Helge von Koch

Niels Fabian Helge von Koch ( Stockholm, 1870eko urtarrilaren 25a - ibid, 1924ko martxoaren 11 ) suediar matematikaria izan zen, berak sorturiko Koch elur-maluta izeneko irudi fraktalagatik ezaguna.

Helge von Koch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNiels Fabian Helge von Koch
JaiotzaSvea livgardes church parish (en) Itzuli eta Stockholm, 1870eko urtarrilaren 25a
Herrialdea Suedia
BizilekuaSuedia
HeriotzaDanderyd eta Danderyd udalerria, 1924ko martxoaren 11 (54 urte)
Familia
AitaRichert Vogt von Koch
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Stockholmgo Unibertsitatea
Norra Real (en) Itzuli
TesiaQ65921503 Itzuli
Tesi zuzendariaGösta Mittag-Leffler
Doktorego ikaslea(k)Reinhold Palmqvist (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Royal Institute of Technology (en) Itzuli
Stockholmgo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia

Biografia

Bere gurasoak Richert Vogt von Koch eta Agathe Henriette Wrede ziren, biak ere Suediako nobleziako kide. Bere aitona, Nils Samuel von Koch ( 1801 1881 ), Suediako prokuradore nagusia (Justitiekansler) izan zen. Bere aita, Richert Vogt von Koch (1838-1913) Suediako Errege Guardian teniente koronela izan zen. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, Matematika klaseak hartu zituen Stockholmgo Unibertsitatean Magnus Gösta Mittag-Leffler matematikari suediar ospetsuarekin. Gerora, hura izango zen bere tutorea.

1905ean Stockholmeko Teknologia Institutuko matematika irakasle izendatu zuten, eta beranduago Stokholmoko Unibertsitatean matematika puruen irakasle bihurtu zuen 1911n.

Lanak

Von Koch-ek artikulu ugari idatzi zituen zenbakien teoriaren inguruan. Bere lorpenetako bat Riemann-en hipotesia zenbaki lehenen teoremaren forma gogorraren baliokidea dela frogatzea izan zen, 1901ean.

Koch-ek bere izena daraman kurba 1904ko artikuluan deskribatu zuen, tangenterik ez duen kurba jarraitu bati buruz, geometria elementalaren metodoen bidez lortua (jatorrizko frantsesez: Sur une courbe continue sans tangente, obtenue par une construction géométrique élémentaire).

Bibliografia

  • Plantagenet Blood of the Royal Royal (Mortimer-Percy Bolumena) Ruvigny eta Raineval markesak (1911), 250-251 orrialdeak
  • Classics on Fractals, Gerald Edgar, ed. (Addison-Wesley, 1993) " Sur une courbe continue... " artikuluaren ingelesezko itzulpena dago" .
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.