Heleta

Heleta ([heleta]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Arberoa eskualdean dago kokaturik.

Heleta
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heletako ezker-hormadun pilotalekua, Andra Mariaren eliza ondoan

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Hélette
AuzapezaPhilippe Etxepare (2008-2014)
Posta kodea64640
INSEE kodea64259
Herritarraheletar
Kokapena
Koordenatuak43°18′30″N 1°14′39″W
Map
Azalera23−45 km2
Garaiera177 – 842 metro
Distantzia24 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria724 (2018:  2)
Dentsitatea−12,83 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,97
Ugalkortasuna[1] 57,4
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,34 (2011)
Desberdintasuna[1]% 8,05 (2011)
Langabezia[1]% 5,15 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 27,94 (2010)
Erabilera% 4,92 (2011)

Geografia

Ingurune naturala

Harana ibaia udalerriko lurretan (Heraitzen) jaiotzen da. Bere ibaiadar bat ere igarotzen da udalerritik, Garraldako erreka. Bestalde, Arberoa erreka (Lihurriren ibaiadarra dena), Errobiren ibaiadarra den Lakako erreka ere udalerritik pasatzen dira. Azkenik, Baigura mendira igotzeko abiapuntua ere bada.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Gibelherri
  • Hozkaitzela
  • Garreta
  • Habiaga
  • Zuharitz
  • Xistela
  • Baigura
  • Plaza

Ekonomia

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da. Gazta egiten duen kooperatiba bat badago herrian. Urtero, azaroan, ospe handia duen behorren azoka egiten da bertan.

Demografia

XIX. mendearen erdialdean 1.200 biztanle baino gehiago izatera iritsi zen Heleta. Ordutik beherakada demografikoa jasan zuen, eta 1980ko hamarkadan 600 bainao gutxiago ziren. XXI. mendearen hasieran biztanle gutxi batzuk berreskuratu zituen.

Heletako biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 2009, 2010, 2011 eta 2012ko edizioak Heletan ospatu ziren.

Jaiak

Heletako jaiak abuztuaren 15ean dira.

Ondasun nabarmenak

Heletar ezagunak

Erreferentziak


Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.