Korintoko Liga
Korintoko Liga (jatorrian Liga Heleniarra) Filipo II.a Mazedoniakoa erregeak K.a. 338 eta K.a. 337 artean iraun zuen Keroneako guduaren ondoren sortu zuen estatu greziarren federazio bat izan zen.
Korintoko Liga, hasiera batean, bake hitzarmen bat zen, gero Persia inbaditzeko eta Mediar Gerretan greziar tenpluen profanazioa mendekatzeko aliantza bat izan zelarik. Liga Dario III.aren akemenidar inperioaren aurkako gerran indar militarren erabilera errazteko sortu zen. Korintoko Liga, gainera, bake orokorra (koine eirene) mantendu eta bermatzeko asmoa zuen erakunde bat zen.
Klausula nagusiak honakoak ziren:
- Estatu kideen konstituzioak bermatzen ziren batzean.
- Sinedriona edo ordezkarien kongresua, Korinton biltzen zen.
- Ligak beste edozein estatu kideren aurkako edozein eraso edo matxinada eragozteko lan egingo zuen.
- Ligak estatu kideek euren tamainen araberako proportzioan ezarritako armada bat mantenduko zuen.
- Filipo izango zen Ligako armadaren komandante edo hegemon izendatua.
Orotara, Ligako klausulekin, Filipok Korinton, Tebasen eta Artan izango zituen soldaduak.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.