Helena Kolody
Helena Kolody (União da Vitória, 1912ko urriaren 12a – Curitiba, 2004ko otsailaren 15a) ukrainar jatorriko brasildar poeta eta irakaslea izan zen, portugesez idatzi zuena[1][2].
Helena Kolody | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cruz Machado, 1912ko urriaren 12a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Curitiba, 2004ko otsailaren 15a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Helena Kolodyren gurasoak, Miguel eta Vitória Kolody, Brasilen elkar ezagutu zuten ukrainar etorkinak ziren. União da Vitórian jaioa, Três Barrasen bizi zen 1920ra arte eta 1920tik 1922ra Rio Negro hirian, non lehen hezkuntzako eskolan ikasi zuen. Pianoa jotzen eta margotzen ikasi zuen, eta hamabi urte zituela, lehen poemak idatzi zituen[3][4][5]. 16 urterekin lehen poema argitaratu zuen, A Lágrima, Paranaguáko Marinha aldizkarian[4].
20 urte zituela, irakasle gisa lan egiten hasi zen. Curitibako Hezkuntza Institutuan irakatsi zuen 23 urtez[3]. Ponta Grossan ere klaseak eman zituen[4].
1941ean lehen liburua argitaratu zuen, Paisagem Interior, eta aitari eskaini zion, argitaratu baino bi hilabete lehenago hil zena[4].
Paraná estatuko poetarik garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, eta batez ere haikua lantzen zuen[4]. Brasilen haikuak argitaratu zituen lehen emakumea izan zen. 1993an, Brasilgo japoniar komunitateak haikuista izendatu zuen[6][7].
91 urterekin hil zen bihotzeko arazoengatik. Paranáko udal hilerrian lurperatu zuten[8].
Lanak
- Paisagem Interior (1941)[4]
- Música Submersa (1945)
- A Sombra no Rio (1951)
- Poesias Completas (1962)
- Vida Breve (1965)
- Era Espacial e Trilha Sonora (1966)
- Antologia Poética (1967)
- Tempo (1970)
- Correnteza (1977, bilduma)
- Infinito Presente (1980)
- Poesias Escolhidas (1983, Kolodyren poemen ukrainerarako itzulpenak)
- Sempre Palavra (1985)
- Poesia Mínima (1986)
- Viagem no Espelho (1995, bilduma)
- Ontem, Agora (1991)
- Reika (1993)[7]
- Sempre Poesia (1994, antologia)
- Caixinha de Música (1996)
- Luz Infinita (1997, liburu elebiduna).
- Sinfonia da Vida (1997, antologia)
- Helena Kolody por Helena Kolody (1997, CDa)
- Poemas do Amor Impossível (2002, antologia)
- Memórias de Nhá Mariquinha (2007, prosa)
Omenaldiak
1988an Paranáko Kultura Idazkaritzak Helena Kolody Poesia Lehiaketa Nazionala ezarri zuen[5].
Erreferentziak
- (Portugesez) «Helena Kolody» Representação Central Ucraniano-Brasileira (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- (Ukraineraz) Борушенко, О. П. «Колодій Олена» Енциклопедія сучасної України jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-01) (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- (Portugesez) «Helena Kolody - Homenagem a poetiza brasileira - (Biografia)» Secretaria de Educação do Estado do Paraná (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- (Portugesez) «Vida e poesia de Helena Kolody» Portal Memória Paranaense 2024-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- (Portugesez) «Jornal Cândido dedica edição a Helena Kolody» Agência de Notícias do Estado do Paraná (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- (Portugesez) «Roteiro Literário de Helena Kolody» Revista Cândido 80: 29. 2018-03.
- (Portugesez) Donizeti da Cruz, Antonio. «A influência da arte oriental na poesia de Helena Kolody e o ensino-aprendizagem do haicai» Revista de Literatura, História e Memória: 147-161. 2000-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
- (Portugesez) «A despedida de Helena Kolody» Tribuna do Paraná 2004-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).