Helena Azkarragaurizar
Helena Azkarragaurizar Jauregi (Arrasate, Gipuzkoa, 1992) marrazkilaria eta diseinatzailea da.
Helena Azkarragaurizar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Euskal Herriko Unibertsitatea Arte Ederren gradu |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta artista |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() |
Arte Ederretan graduduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean (Bilbo) eta Mexikoko UNAMen egin zituen ikasketak. Halaber, diseinuaren arloko ikasketa osagarriak egin ditu. Arrasateko zeramika tailerrean egiten du lan gaur egun.[1] [2] Goiena Komunikazio Zerbitzuaren Puntua astekarian bineta bat argitaratzen du astero, Xixili izeneko atalean.
2018an, Bidean (Kalandraka, 2018) albuma argitaratu zuen Garazi Arrula Ruizekin batera.
Hainbat erakusketatan erakutsi ditu bere lanak; esate baterako, Arrasateko "Artean. Hamaika emakume artista" erakusketa kolektiboan.[3] [4]
2023an Arrasateko Emakume Txokoaren 20.urteurrenari lotutako ekintzen artean, plaza janzteko mural bat egitea proposatu zen. Murala egiteko enkargua Helena Azkarragaurizar Jauregi Arrasateko artistari egin zitzaion. Lanaren helburua bikoitza izan zen: emakume txokoaren sarbideko plaza espazio goxoa bilakatzea eta Arrasateko emakume artista bati bere lana erakusteko aukera ematea.[5][6]
Erreferentziak
- Francisco 11, Okela Sormen Lantegia Calle San. «OKELA | Helena Azkarragaurizar» OKELA Sormen Lantegia (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
- (Ingelesez) Behance. «Helena Azkarragaurizar Jauregi on Behance» Behance (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
- «Klaustroetan gaurtik Arrasateko 12 emakume sortzaileren erakusketa - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
- «'ARTEAN, hamaika emakume artista 2' sorta - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
- «Helena Azkarragaurizar Jauregik eginiko mural berria du Arrasateko Emakume Txokoak» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
- Mondraberri. (2023-11-06). Helena Azkarragaurizarren erakusketa, Irati Jimenezen aurkezpena,… izango dira Iratin | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).