Helen Marguerite Muir-Wood

Helen Marguerite Muir-Wood (Hampstead, 1895 - Hampstead, 1968ko urtarrilak 16) britainiar paleontologoa eta geologoa izan zen, Londresko Historia Naturaleko Museoan lan egindakoa.

Helen Marguerite Muir-Wood
Bizitza
JaiotzaHampstead, 1895
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaHampstead, 1968ko urtarrilaren 16a (72/73 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpaleontologoa, geologoa eta museologoa
Jasotako sariak

Bizitza eta lana

Hampsteaden jaio zen.

Geologia ikasi zuen eta doktoretza lortu zuen Londresko Unibertsitateko Bedford College-ean Catherine Raisinen zuzendaritzapean.[1]

1919an Londresko Historia Naturaleko Museoan hasi zen lanean, lanaldi murriztuan, geologiako laguntzaile gisa (nahiz bere lankide askok baino ikasketa akademiko maila handiagoa izan). Dorothea Bate paleontologoaren lankide eta laguna izan zen, biak izanik sail hartako emakume kontratatu bakarrak.[1]

1955an museoko paleontologiako kontserbadore buru izendatu zuten.

1961ean erretiratu zen ofizialki, baina lana egiten jarraitu zuen museoan beste lau urtez.[2]

Muir-Wood aditua zen brakiopodo maskordun itsas animaliatan, batez ere, Britainiar irletako, Ekialde Hurbileko, Indiako eta Malaysiako fosiletan. Argitalpen ugari egin zituen eta bere lan nabarmenen artean egon zen brakiopodoei buruz egin zuen argitalpena, beste egile batzuekin, 1965eko Treatise on Invertebrate Paleontology lanean.[2]

1968an hil zen Hampsteaden.[2]

Bibliografia

Bere argitalpen hautatuak

Lang, William Dickson; Spath, Leonard Frank; Cox, Leslie Reginald; Muir-Wood, Helen Marguerite (1928). "The Belemnite Marls of Charmouth, a Series in the Lias of the Dorset Coast". Quarterly Journal of the Geological Society. 84 (1–4): 179–222.

Muir-Wood, Helen M. (1934). "On the internal structure of some Mesozoic Brachiopoda". Philosophical Transactions of the Royal Society of London, Series B. 223 (494–508): 511–567.

—— (1935). "Jurassic Brachiopoda". The Mesozoic Palaeontology of British Somaliland, Geology and Palaeontology of British Somaliland Volume 2. Londres: Colonial Office. 75–147.

—— (1936). "A Monograph on the Brachiopoda of the British Great Oolite Series. Part I. The Brachiopoda of the Fuller's Earth". Monographs of the Palaeontographical Society. 89 (404): i-144.

—— (1948). Malayan Lower Carboniferous fossils and their bearing on the Visean palaeogeography of Asia. Londres: British Museum (Natural History).

——; Cooper, Gustav Arthur (1951). "A new species of the Jurassic brachiopod genus Septirhynchia". Smithsonian Miscellaneous Collections, 116 (6).

—— (1955). A history of the classification of the phylum Brachiopoda. Londres: British Museum (Natural History).

—— (1959). "Report on the Brachiopoda of the John Murray Expedition. John Murray Expeditions 1933-34", Scientific Reports. liburukia, 6. zk. Londres: British Museum (Natural History). 283–317.

—— (1962). On the Morphology and Classification of the Brachiopod suborder Chonetoidea. Londres: British Museum (Natural History).

Berari buruzko lanak

  • Ager, Derek V. (1969): "Helen Marguerite Muir-Wood". Proceedings of the Geologists' Association 80:1, 122–124.
  • Owen, Ellis F. (1968) "Dr. H.M. Muir-Wood". Nature 27: 5135, 1294–1295.
Septirhynchia pulchraren maskor brakialaren bi ikuspegi, Muir-Wood eta Cooper (1951).


Jasotako ohoreak

1930ean Lyell Funtsa jaso zuen Londresko Elkarte Geologikoak emanda eta 1958an Lyell domina jaso zuen paleontologian egindako lanagatik.

Erretiratzean, Britainiar Inperioko Kide izendatua izan zen (MBE: Member of the British Empire), Historia Naturaleko Museoarentza egindako lanengatik.[2]

Erreferentziak

  1. Schindler, Karolyn. (2005). Discovering Dorothea: The Life of the Pioneering Fossil-Hunter Dorothea Bate. Londres: Harper Collins ISBN 9780002571388..
  2. The Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives From Ancient Times to the Mid-20th Century. Routledge, 923 or. ISBN 9780415920384..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.