Hektor
Hektor[1] (grekeratik dator, tinko defendatzen duena) seme nagusia zen, aita Priamo Troiako errege eta ama Hekuba Troiako erregina zirela, eta Andromakaren senarra, Paris eta Kasandraren anaia. Homerok idatzitako Iliadan, Troiako gerra kontatzen duena, Hektor Troiako gerlaririk hoberena dela kontatzen du.
Hektor | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Priamo |
Ama | Hekuba |
Ezkontidea(k) | Andromaka |
Seme-alabak | Astyanax (en) , Oxynius (en) , Laodamas (en) eta Amphineus (en) |
Anai-arrebak | Paris, Kasandra, Polixena eta Deiphobus (en) |
Hiriko indarren komandante bezala, bederatzi urtez ejerzito greziarraren aurka borroka egin zuen, eta ia bukaeran grekoei ihes egitearazi egiten die bere barkuetan. Baina, batailan zehar, Patroklo hiltzen du, Akilesen lagun maitalea, grekoen heroia. Akiles, borrokari uko egin zion Agamenonekin, indar grekoen generalarekin edukitako arazoengatik. Hala ere, borrokara bueltatzen da bere maitale eta lagunaren hilketa mendekatzeko. Atsekabetuta eta erabat haserre, Akiles Hektorren atzetik doa. Troiako harresiei hiru buelta eman ostean, Akilesek Hektor hiltzea lortzen du eta bere gorpua gurdira loturik, harresietatik arrastaka eramaten du Patroklo ehorzten duen arte.
Priamo konturatzen denean grekoek ez diotela bere semearen enterrua egiten, honek Akilesengana jotzen du eta Hermes jainkoaren laguntzarekin Hektorren gorpua bueltatzea eskatzen dio.
Akilesek azkenean itzultzen dio bere semeren gorpua, gizon zahar horren saminagatik eta su etena ezartzen dute Troiatarrek hileta ospa dezaten. Iliada horrela bukatzen da, Hektorren hiletaren deskribapenarekin. Akilesekin konparatzen badugu, Hektor gerlari adeitsu bat bezalakoa da.