Heinrich Schütz
Heinrich Schütz (Köstritz, Turingia, 1585eko urriaren 9a – Dresden, 1672ko azaroaren 6a) alemaniar musikagilea izan zen. 1599an, koru-mutila izan zen Kasselgo gorteko kaperan. 1609-1612 urte-bitartean, musika-ikasketak egin zituen Venezian G. Gabrielirekin. Harrezkero, harreman estuak izan zituen beti Italiarekin. Geroago Kasselgo gorteko organista izan zen, eta 1617. urtetik hil arte, Dresdengo kapera-maisu. 1635-1641 urte-bitartean, Kopenhagen bizi izan zen, Danimarkako printzeak gonbidatua. Schütz XVII. mendeko alemaniar musikagilerik handiena izan zen. Haren musika-lanetan italiar, holandar eta frantses moldeak nahasten dira. Koru-musika dramatiko ezin hobea idatzi zuen, eta moteteak Lassusek eta J.S. Bachek idatzi zituztenekin pareka daitezke. Lan aipagarriak dira, besteak beste: Il 1° libro de madrigali (1611); Concerte (1618); Psalm CXXXIII (1621); Cantiones sacrae (1625); Symphoniae sacrae (1629); Jesu Kristo gure Jaunaren pasio eta heriotza (lau pasio, lau ebanjelioen arabera).
Heinrich Schütz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bad Köstritz, 1585eko urriaren 8a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria |
Heriotza | Dresden, 1672ko azaroaren 6a (juliotar egutegia) (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Christoph Schütz |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Giovanni Gabrieli Georg Otto (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista, independent publisher (en) , kapera-maisua eta court chapel master (en) |
Lantokia(k) | Brunswick eta Dresden |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika barrokoa |
Izengoitia(k) | Henricus Sagittarius |
Genero artistikoa | opera moteta kantata madrigala |
Musika instrumentua | organoa |
Lan nagusiak
- Il primo libro de madrigali (Venezia, 1611)
- Psalmen Davids (Dresden, 1619)
- Historia der frölichen und siegreichen Aufferstehung ... (Dresden, 1623)
- Cantiones sacrae (Freiberg, 1625)
- Psalmen Davids (Freiberg, 1628)
- Symphoniae sacrae (Venezia, 1629)
- Musicalische Exequien (Dresden, 1636)
- Kleine geistliche Konzerte (Leipzig, 1636)
- Symphoniae sacrae (Dresden, 1647)
- Geistliche Chor-Musik (Dresden, 1648)
- Symphoniae sacrae (Dresden, 1650)
- Zwölff geistliche Gesänge (Dresden, 1657)
- Psalmen Davids (Dresden, 1661)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.