Heinrich Rubens

Heinrich Leopold Rubens (Wiesbaden, 1865eko martxoaren 30a - Berlin, 1922ko uztailaren 17a) fisikari alemaniarra izan zen.[1]

Heinrich Rubens

(1911)
Bizitza
JaiotzaWiesbaden, 1865eko martxoaren 30a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin, 1922ko uztailaren 17a (57 urte)
Hobiratze lekuaAlter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAugust Kundt (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Walter Schottky
Gustav Hertz
Erich Kretschmann (en) Itzuli
Theodor Hartmann (en) Itzuli
Carl Friedrich August Müller (en) Itzuli
Georg Gehlhoff (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Biografia

Rubensek goi-mailako ikasketak hasi zituen Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoan, ingeniaritza elektrikoko ikasle gisa, eta Berlingo Unibertsitate Teknikoan jarraitu zuen. Ondoren, fisika ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean eta Berlingo Humboldt Unibertsitatean. 1889an doktoratu zen, August Kundt-en zuzendaritzapean, Die selective Reflexion der Metalle ("Metalen islapen selektiboa") tesiarekin. Berlinen Privatdozent gisa aritu zen 1896 arte, Berlingo Unibertsitate Teknikoan fisikako eta kimikako irakasle izendatu zutenean. 1900ean Berlingo Unibertsitatera joan zen Paul Drude ordezkatzeko. Royal Society-ren Rumford Domina jaso zuen 1910ean, baita ohorezko doktoretza Cambridgeko Unibertsitatean ere. Berlingo eta Göttingen-eko zientzia akademietako kidea izan zen.[1]

Obra

Rubens erradiazio elektromagnetikoaren alorrean aritu zen ikertzen, batez ere eremu infragorrian. Bere ikerketak erabakigarriak izan ziren Max Planckek gorputz beltzen erradiazioaren legea formulatzeko.

Erreferentziak

  1. Mehra, J. (2001). The Golden Age of Theoretical Physics: (Boxed Set of 2 Volumes) (ingelesez). World Scientific. p. 35. ISBN 9789814492850.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.