Heinrich Lenz

Heinrich Friedrich Emil Lenz (errusieraz: Эмилий Христианович Ленц; Dorpat, 1804ko otsailaren 24agreg./otsailaren 12ajul. - Erroma, 1865eko otsailaren 10a) fisikari errusiar bat izan zen, Baltikoko alemaniarra hain zuzen, 1833an bere izenez ezaguna den Lenzen legea argitaratzeagatik ospetsua. Lenz-en legeak ondorengoa dio:

Heinrich Lenz

Bizitza
JaiotzaTartu, 1804ko otsailaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaErroma, 1865eko urtarrilaren 29a (juliotar egutegia) (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaChristian Heinrich Friedrich Lenz
AmaQ124837382
Ezkontidea(k)Q114903257 Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaImperial University of Dorpat (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
Irakaslea(k)Georg Friedrich Parrot (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, ingeniaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)San Petersburgo
Helsinki eta Tartu
Enplegatzailea(k)San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala
Mikhailovsky Artillery School (en) Itzuli
Saint Peter's School (en) Itzuli
Main Pedagogical Institute (en) Itzuli
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

"Induzituriko korrontearen noranzkoa korronte hori sorrarazten duen kausaren aurka egiteari dagokiona da."

Gorputzek beren tenperaturaren arabera duten eroankortasunari buruz ere ikerketa esanguratsuak egin zituen eta 1843an bi hauen arteko erlazioa aurkitzea lortu zuen, beranduago James Prescott Joule fisikari ingelesak zabaldu eta osatuko zuena. Hori dela eta, Joule efektua izenez da ezaguna.

Gaur egungo Estonian jaioa, 1820an bigarren hezkuntza amaitu ondoren, kimika eta fisika ikasteari ekin zion Tartuko Unibertsitatean, bere jaioterrian. Otto von Kotzebuerekin egin zuen bere hirugarren munduan zeharreko bidaia 1823tik 1826ra bitartean. Bidaian zehar, Lenzek baldintza klimatikoak eta itsasoko uraren propietate fisikoak ikasten jardun zuen, eta 1831. urtean elektromagnetismoa ikasteari ekin zion. Bidaiaren ostean, Lenz San Petesburgoko Unibertsitatean hasi zen lanean, Matematika eta Fisikako Dekano bezala 1840 eta 1863 urteen artean.

Jada izendatuta dagoen Lenz-en Legearen ondorioz Faradayren legea osatu zen. Hori dela eta, Faraday-Lenz legea bezala ere ezagutzen da, arazoaren aurrean eginiko esfortzuari ohore eginez.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.