Heinrich Hoffmann (argazkilaria)

Heinrich Hoffmann (Fürth, Alemania, 1885eko irailaren 12a - Munich, Alemania, 1957ko abenduaren 16a) alemaniar argazkilari profesional bat izan zen. NSDAPera batu zen 1920an eta Adolf Hitlerren alderdiko buruzagi izenpetu zuten honen argazkilari pertsonala izan zen 1923tik 1944ra. Heinrichen 500.000 inguru argazki eta erretratuak helburu ofizial edo publizitatean erabili ziren.

Heinrich Hoffmann (argazkilaria)

(1945)

Alemania Naziko Reichstagko kidea

1940ko urtarrila -

Municheko municipal executive (en) Itzuli

1933
Bizitza
JaiotzaFürth, 1885eko irailaren 12a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich, 1957ko abenduaren 16a (72 urte)
Hobiratze lekuaNordfriedhof (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Heinrich Knirr (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta politikaria
Lantokia(k)Munich eta Alemania
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Find a Grave: 135359159 Edit the value on Wikidata

Biografia

Heinrich Hoffmann Fürthen jaio zen, Alemanian, 1885eko irailaren 12an.

1911n, Therese Baumannekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten: Henriette (1913) eta Heinrich (Heini) (1915). Therese 1928an hil zen bat-batean. Hurrengo urtean, Hoffmann berriro ezkondu zen; oraingo honetan, Erna Gröbkerekin.

Aitaren eraginez hasi zen argazkilaritzan 1908an, Hesseko Duke Handiaren inguruko alemaniar nobleziaren argazkilari izan baitzen hura Darmstadten. I. Mundu Gerra hasi baino lehen, Hoffmann Ingalaterrara joan zen eta Emil Otto Hopperen estudioan egin zuen lan. Gerra hasi zenean, Alemaniara itzuli zen eta argazkilari aritu zen gerran, mendebaldeko frontean.

Gerra bukatu bezain pronto, 1920ko apirilean, Hoffmann oraindik DAP izena zeraman NSDAPen afiliatu zen. 1923 aldera hasi zuen Hitlerrekin harremana, Landsbergeko kartzelatik atera zenean, alegia, eta liderraren aurkezpen gehienetara lagundu ohi zion. 1926an, lagun minak zirela esan daiteke, ziurrenik argazkilaritzari zioten zaletasunak lagunduta. 1928an, Therese Baumann emaztea hil zen eta are gehiago hurbildu ziren bata besteagana Hoffmann eta Hitler.

Hoffmannek estudio txiki bat zuen Schellingstrasse kaleko 50. zenbakian. NSDAP-Photohaus Hoffmann izena zuen eta, 1929an, zabalpena izan zuen Municheko Amalienstrasse eta Theresienstrasseko kaleen iskineko estudio moderno batera. Erretratuak egiten ziren eta Photohaus Hoffmann izeneko argazkigintzarako materiala saltzen zuten bertan. Urte horretan, Hoffmannek Eva Braun eta Gretl Braun nerabeak kontratatu zituen laguntzaile. 1929ko urrian, Hoffmann eta bere emazte berria zen Erna Gröbke Hitlerrengana aurkeztu ziren. Bikotea Eva Braunekin batera joan zen eta, gerora, 1931 aldera, buruzagiaren amorante izango zen hau[1]. Hoffmanndarrek etxeko atea ireki zioten Hitlerri eta bere lagunmin izan ziren. Argazkilaria eta bere familia maiz egon ohi zen Berghofen eta 2.000 bat argazki egin zizkion gertu-gertuko harremana zutela erakustsiz eta Eva Braun eta Hitlerren bizimoduaren testigantza utziz (Eva Braun eta Hitler amorante izan ziren denbora horretan eta, 1945eko apirilaren 29an, ezkondu egin ziren. Hurrengo egunean egingo zuten bere buruaz beste.)[2].

Negozioa ezin hobeto zihoakion eta Hoffmannek egoitza gehiago ireki zituen Berlin, Paris, Viena eta Frankfurten. Ospetsu bilakatu ziren argazki haiek estanpa, poster, argazki-liburu eta abar izan ziren eta dirua erakartzen zuten. Hitler berak ere Mein Kampf liburuagatik jasotzen zituen eskubideak eta biak egin ziren aberatsa baino aberatsago argazkien kontuekin ere.

Sekula kargu politikorik ez bazuen izan ere, Hitlerren inguru hurbileneko kide izan zen 1944ra arte eta nazi gehienak erretratatzeko aukera izan zuen[3][4]. 1937an, Hitlerrek bere lagun Hoffmann izendatu zuen Alemaniako Artearen Erakusketa Handiaren zuzendari. 1939an, berriz, Hitlerrek Hoffmann bidali zuen Moskura Joachim von Ribbentropekin batera Molotov-Ribbentrop Ituna sinaduraren testigantzak burutzeko xedean.

Hirugarren Reicharen garaian, Hoffmannek Hitlerri buruzko hainbat liburu idatzi zituen: Hitler ezezaguna (1933), Jugend um Hitler (1934). 1938an, 3 liburu idatzi zituen: Hitler Italian, Hitler befreit Sudentenland eta Hitler in seiner Heimat. II. Mundu Gerra hasi aurretik idatzi zuen azken liburua Das Antlitz des Führers izan zen.

Reichsjugendführer-a zen Baldur von Schirachek (Gazteriaren Lider Nazionala) egin zizkion Hitzaurreak eta Henriette Hoffmannekin ezkondu zen hau, argazkilariaren alabarekin. Shirach bikotea Hitlerren oso hurbilekoa zen eta Berghofen egon ohi zen maiz, baina liderraren aurretik bota egin zuten Henriettek juduei Amsterdamen gertaturikoa aurpegiratu zionean 1943an.

Gerra amaieran, Hoffmannek apolitikoa jo zuen bere burua, baina epaitu egin zuten eta 10 urteko kartzela-zigorra esleitu, baina 4 urte besterik ez zituen bete Reicharen propaganda egiteagatik eta nazien aldean aberasteagatik.

1950ean, kartzelatik atera eta gero, Munichen bizi zen eta Gretl Braunekin harremanetan jarraitu zuen, laguntzaile izendatuz.

1957an hilko zen, 72 urte zituenean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Hoffmann (argazkilaria) Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.