Heinrich Hertz
Heinrich Rudolf Hertz (Hanburgo, 1857ko otsailaren 22a - Bonn, 1894ko urtarrilaren 1a) fisikari alemaniarra izan zen. Bere abizenetik dator Frekuentzia neurtzeko hertz unitatearen izena. 1887. urtean Maxwell-en argiaren teoria elektromagnetikoa egiaztatu zuen.
Heinrich Hertz | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1857ko otsailaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bonn, 1894ko urtarrilaren 1a (36 urte) |
Hobiratze lekua | Ohlsdorf Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | : septizemia |
Familia | |
Aita | Gustav Ferdinand Hertz |
Ezkontidea(k) | Elisabeth Hertz (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea TU Dresden (en) ![]() Municheko Teknologia Unibertsitatea Gelehrtenschule des Johanneums (en) ![]() Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1878 - |
Tesi zuzendaria | Hermann von Helmholtz Wilhelm von Bezold (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Vilhelm Bjerknes Udny Yule Josef Geitler von Armingen (en) ![]() Udny Yule |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Hermann von Helmholtz |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, filosofoa, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Bonn |
Enplegatzailea(k) | Kielgo Unibertsitatea (1883 - Karlsruhe Institute of Technology (en) ![]() Bonngo Unibertsitatea (1889 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Maxwellians (en) ![]() Linzeen Akademia Prusiako Zientzien Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
![]() ![]() | |
![]() |
Berlingo Unibertsitateko irakaslea (1889). Berak sorturiko osziladorearen bitartez, Maxwellen argiaren teoria elektromagnetikoa berretsi zuen (1887), eta haren izena daramaten uhin elektromagnetikoek argiaren ezaugarri berak dituztela frogatu. Ikerketa horien ondorio zuzena haririk gabeko telegrafia izan zen. Efektu fotoelektrikoa agerian jarri zuen, eta era horretan optikaren eta elektrizitatearen artean lotura berri bat ezarri (1887). Elektroiek materia zeharka zezaketela ikusi zuen, izpi katodikoak urrezko eta aluminiozko xafla mehetan zehar pasaraziz.
Lanak
- Ueber die Induction in rotirenden Kugeln (1880)
- Die Prinzipien der Mechanik in neuem Zusammenhange dargestellt (1894)
- Schriften vermischten Inhalts (1895)
- Ueber die Induction in rotirenden Kugeln, 1880
- Schriften vermischten Inhalts, 1895
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Hertz ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.