Heinrich August Marschner
Heinrich August Marschner (Zittau, Saxonia, 1795ko abuztuaren 16 – Hannover, 1861eko abendua) alemaniar musikagilea izan zen. Alemaniar opera erromantikoa finkatu eta zabaldu zuen. 1817an Beethoven ezagutu zuen Vienan, eta hark bultzaturik hasi zen musikagintzan. 1820. urtean Weberren zuzendaritzapean estreinatu zen Dresdenen Heinrich IV und d´Aubigné Marschnerren opera. Hannoverko gorteko kapera-maisua izan zen 1831-1859 urteetan. Weberren eta Wagnerren arteko zubitzat jotzen da; eragin handia izan zuen Wagnerren hasierako lanetan. Operak idatzi zituen batik bat: Der Vampyr (1828), Templer und Jüdin (1829), Scotten Ivanhoe lanean oinarritua, eta Hans Heilig (1833), operarik famatuena. Antzerkirako musika ere idatzi zuen, ganberako musika, liederrak, baladak, ahotserako eliza-musika eta pianorako musika.
Heinrich August Marschner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zittau, 1795eko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua |
Heriotza | Hannover, 1861eko abenduaren 14a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Neustädter Friedhof (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna Marianne Marschner (en) Therese Marschner (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera musika klasikoa incidental music (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.