Heimskringla

Heimskringla, Snorri Sturluson olerkari eta historialari islandiarrak 1225 inguruan idatzitako saga multzo bati deritzo.

Heimskringla
Jatorria
Egilea(k)Snorri Sturluson
Ezaugarriak
Hizkuntzaantzinako eskandinaviera eta Old Icelandic (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Argumentu nagusiaNorvegiako historia

Iparraldeko Erregeen Kronika bezala ere ezagutzen da.

Norvegiako erregeen bizitzei buruzko lau mende hartzen dituen 16 istorioko bilduma, Ynglingdar etxe suediarren izan zuen hasera mitikotik Øystein Møyla 1177an hil zen arte.

Izenburua

Lanaren lehen kodexean, lehen orrialdea falta da. Bigarrena "Kringla heimsins" hitzekin hasten da, "munduaren zirkulua" esan nahi dutena. Hortik dator Heimskringla izena.

Edukia

  1. Ynglingen saga
  2. Halfdan Svarteren saga (Beltza)
  3. Harald I.a Norvegiakoaren saga (931 inguruan hila)
  4. Haakon Onaren saga (961 inguruan hila)
  5. Harald Grafelden saga (969 inguruan hila)
  6. Olaf Tryggvasonen saga (1000 inguruan hila)
  7. Olaf Haraldssonen saga (1030 inguruan hila)
  8. Magnus Onaren saga (1047an hila)
  9. Harald Hardraderen saga (1066an hila)
  10. Olaf Kyrreren saga (1093an hila)
  11. Magnus Oinutsiaren saga (1103an hila)
  12. Sigurd gurutzatua (1130ean hila) eta bere anaien saga
  13. Haralden seme Sigurd II.a (1155ean hila), Eystein (1157an hila) eta 1161ean hil zen Ingeren saga
  14. Haakon Herdebreiden saga (1162an hila)
  15. Magnus Erlingsonen saga (1184an hila)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.