Heilongjiang
Heilongjiang (黑龙江省 txinera sinplifikatuz), Sahaliyan ula ( mantxurieraz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 460.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 38.170.000 biztanle bizi ziren bertan.
Heilongjiang (黑龙江省) Hēilóngjiāng Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 黑龙江省 |
ISO 3166-2 | CN-HL |
Hiriburua | Harbin |
Gobernuburua | Lu Hao (en) |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 48°N 129°E |
Azalera | 460,000 km² |
Mugakideak | Barne Mongolia, Jilin, Primorski kraia, Amur oblasta, Juduen Probintzia Autonomoa eta Khabarovsk kraia |
Punturik altuena | Datudingzi Shan (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 31.850.088 (2020ko azaroaren 1a) −6.462.136 (2010) |
Dentsitatea | 83 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Li Zhanshu (栗战书) |
Etniak | Han %95 Mantxuriar %3 Korear %1 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.hlj.gov.cn |
Inguru naturala eta kokapena
Amur ibaiak, Txinako Herri Errepublika eta Errusia arteko muga zehazten du Heilongjiangeko probintziaren iparraldean, herrialdeko punturik iparrekoena probintzia honetan dago Mohe Konderrian Amur ibaiaren ertzean. Txinan ekialderago dagoen puntua ere probintzia honetan dago, Amur eta Ussuri ibaiek bat egiten duten tokian. Mugakideak honakoak dira: Iparraldean Errusia, mendebaldean Barne Mongolia probintzia, ekialdean itsasoa, eta hegoaldean Jilin probintzia.
Heilongjiang probintziak topografia aldakorra dauka. Probintzia gehienean altuera ertaineko mendizerrak daude, Khingan Handia, Khingan Txikia, Zhangguangcai mendiak, Laoye mendiak eta Wanda mendiak. Probintziako mendirik altuena Datudingzi mendia da, itsasoaren mailatik 1.690 metrora eta Jilin probintziako mugan kokatua. Khingan Handia mendizerran, Txinako basorik handienetakoa dago.
Probintziaren barrualdea, nahiko laua da eta bertan Muling, Naoli, Songhua, Nen, eta Mudan ibaiak hedatzen dira, guztiak Amurren ibaiadarrak dira. Iparraldean Xingjkai lakua dago, Errusiako mugaren ondoan.
Klima
Heilongjiango klima azpi-artikoa da, neguak luzeak eta oso hotzak dira, urtarrileko tenperatura -31 eta -15 gradu artekoa da eta udak laburrak eta freskoak izaten dira, uztaileko tenperaturak 18 eta 23 gradu artekoak izaten dira. Prezipitazioak urriak dira urte osoan zehar eta uda garaian ematen dira batez ere (500 eta 600mm baino ez).
Izozte egunak, tenperatura 0 gradutik behera jaisten diren egunak, ohikoak izaten dira udazkenaren hasieratik udaberrira arte.
Banaketa administratiboa
Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Harbin | 哈尔滨市 | Hā'ěrbīn Shì | Prefektura mailako hiria | |
2 | Daqing | 大庆市 | Dàqìng Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Hegang | 鹤岗市 | Hègǎng Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Heihe | 黑河市 | Hēihé Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Jiamusi | 佳木斯市 | Jiāmùsī Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Jixi | 鸡西市 | Jīxī Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Mudanjiang | 牡丹江市 | Mǔdānjiāng Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Qiqihar | 齐齐哈尔市 | Qíqíhā'ěr Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Qitaihe | 七台河市 | Qītáihé Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Shuangyashan | 双鸭山市 | Shuāngyāshān Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Suihua | 绥化市 | Suíhuà Shì | Prefektura mailako hiria | |
12 | Yichun | 伊春市 | Yīchūn Shì | Prefektura mailako hiria | |
13 | Daxing'anling | 大兴安岭地区 | Dàxīng'ānlǐng Dìqū | Prefektura |
Politika
Heilongjiang probintziako gobernadorea Li Zhanshu (栗战书) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Ji Bingxuan (吉炳轩) da.
Garraioa
Aireportuak
Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
HEILONGJIANG | |||
Harbin | ZYHB | HRB | Harbin Taiping Nazioarteko Aireportua |
Heihe | ZYHE | HEK | Heihe Aireportua |
Jiamusi | ZYJM | JMU | Jiamusi Aireportua |
Mudanjiang | ZYMD | MDG | Mudanjiang Aireportua |
Qiqihar | ZYQQ | NDG | Qiqihar Aireportua |