Heidi Levine
Heidi Levine (Boston, Ameriketako Estatu Batuak) fotokazetaria da, gerra-erreportaria. 1983tik, Ekialde Hurbileko unerik kritikoenen berri eman izan du, Egiptoko eta Libiako iraultzak, Siriako krisia eta Israel-Libanoko gerra barne.[1]
Heidi Levine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boston, |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta fotokazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
heidilevine.photoshelter.com… |
Jerusalemen bizi da, eta Sipa Press agentzia frantsesak ordezkatzen du.
Bizitza
Gaztaroa
Heidi Levinek aitari esker aurkitu zuen argazkilaritza, hamasei urte bete zituenean lehen argazki-kamera oparitu zion aita apasionatuari esker. Orduan erabaki zuen fotokazetari izango zela, batez ere Boston Globe irakurriz.[2]
Lan ibilbidea
1983an hasi zen erreportari-lanean, Associated Press agentziako kolaboratzaile, Israelen.
2015ean, Anja Niedringhaus lehen saria eman zioten, zeinak saritzen baitu fotokazetaritzan diharduten emakumeen kuraia; Gazako zerrendako gatazkak eragindako zauriak dokumentatzen jarraitu zuen.[3][4]
Heidi Levinek Estatu Batuetako tropen jarraipena ere egin zuen Iraken, eta errefuxiatu irakiar eta siriarren ihesaldia bildu zuen argazkitan.
Levineren argazkiak nazioarteko hainbat agerkaritan argitaratu dira: Time, Paris Match, L'Express, Newsweek, The New York Times Magazine, The Sunday Times Magazine, Amnistia Internazionala eta Forbes Magazine agerkarietan, besteak beste.[5]
Jerusalemen bizi da, eta Sipa Press agentzia frantsesak ordezkatzen du.
Sariak
- 2012: PDN Annual 2012 Libya's Civil War
- 2015: Anja Niedringhaus saria, fotokazetaritzan diharduten emakumeak
- 2015: Gerrako korrespontsalen Bayeux Calvados publikoaren saria, Gazari buruzko Guerre et guérison à Gaza[2] argazki-erreportajeagatik,[6]
- 2015: Gerra-korrespontsalen Bayeux Calvados epaimahaiaren saria[2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) CNN, By Mick Krever. (2015-06-25). «The breathtaking war photographs of Heidi Levine» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- Heidi Levine, Prix Bayeux Calvados 2015. 2015-10-28.
- Levine, Heidi. (2015-03-25). «Award-winner Heidi Levine's images of Gaza – in pictures» The Guardian ISSN 0261-3077..
- Levine/Sipa/Rex, Heidi. (2015-02-26). «The human cost of the Israel-Gaza conflict – in pictures» The Guardian ISSN 0261-3077..
- Heidi Levine - IWMF. .
- Heidi Levine : La guerre et la guérison à Gaza. 2015-10-20.