Heidelberg
Heidelberg Alemaniako hego-mendebaldeko Baden-Württemberg estatuko hiri bat da. 2006an 140.000 bizilagun zituen eta 109 kilometro karratu ditu. Rhein-Neckar-Kreis barrutiko hiriburua Heidelberg da, baina hiria ez dago sartuta bera inguratzen duen barruti horren lurretan. Hiri unibertsitarioa da, kultura bizitza handikoa. Famatua da, bere gazteluarengatik ez ezik, Homo heidelbergensis gizakiaren lehenengo arrastoak bertan aurkitu zirelako ere.
Heidelberg Heidelberg | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg | ||||||||||||||||||||
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Karlsruhe | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Eckart Würzner (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Heidelberg | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Heidelberg | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 69001 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 08221000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 49°24′44″N 8°42′36″E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 108.89 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 114 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Mannheim eta Rhein-Neckar (en) | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 162.273 (2022ko abenduaren 31) 3.028 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.490,25 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 6221, 6202 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 eta Udako ordutegi | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Mostar, Cambridge, Montpellier, Rehovot, Simferopol, Bautzen, Calamba, Kumamoto, Palo Alto, Hangzhou eta Jelenia Góra | ||||||||||||||||||||
Matrikula | HD | ||||||||||||||||||||
heidelberg.de |
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Heidelberg (argipena)»
Geografia eta klima
Hiria Neckar ibaiaren inguruan dago, hura Rhin ibaiarekin batzen den tokitik 20 bat kilometro hego-ekialdera. Rhein-Neckar Hirukiaren parte da Heidelberg hiria. Ibaiaren ezkerraldean dago hiriko alde zaharra eta Königsstuhl (568 m) eta Gaisberg (375 m) mendiek inguratzen dute. Eskuinaldean Heiligenberg (445 m) mendia dago.
Heidelbergek klima ozeanikoa du (Köppen klima sailkapenaren arabera): uztaila epela izaten da (batzuetan 30 °C-tik gora) eta urtarrila, hotza, 770 mm-ko prezipitazioa gehituta. Alemaniako tokirik epelena izan zen 2009an.
Datu klimatikoak (Heidelberg) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4 | 6 | 11 | 15 | 20 | 23 | 26 | 25 | 22 | 15 | 9 | 5 | 15 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1 | -1 | 2 | 5 | 9 | 12 | 14 | 14 | 11 | 7 | 2 | -0 | 6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 56 | 53 | 53 | 61 | 79 | 86 | 71 | 66 | 53 | 58 | 66 | 66 | 770 |
Iturria: [1] |
Historia
Heidelberg historia luzea duen herria da.
Historiaurrea
1907an, duela 600.000 eta 200.000 urte bizi izan zen hominido baten baraila aurkitu zuten eta Homo heidelbergensis izena jarri zioten. Berehala famatu zen mundu osoan, izan ere Europan aurkituriko hominidorik zaharrena baitzen.
Antzinaroa
Zeltek K.a. V. mendean bertan gotorleku bat eta tenplu bat bazuten. Heiligenberg (Santuen mendia) izena jarri zioten. Gaur egun oraindik aztarnak badaude. K.o. 40. urtean erromatarrek castrum bat jaso zuten, bertan luzaroan egoteko asmoz. Seinaleak egiteko dorre bat eta Neckar ibaia gurutzatzeko zurezko zubi bat ere eraiki zituzten. Castrumaren inguruan herria sortuz joan zen, 260an germaniar leinuek konkistatu zuten arte.
Erdi Aroa
V. mendean, Bergheim (Mendi etxea) bazela dioen 769. urteko dokumentu idatzia dago: izen hori daraman auzoa gaur egun Heidelbergen erdian dago. Heiligenberg gotorleku zeltaren harresien barnean, San Migel monasterioa eraiki zen 863an eta 1130ean, Neckar bailaran, ibaiertzean, monasterio berria. Wormseko apezpikuaren menpe geratu zen herria eta hark 1142an Schönau abatetxea sortu zuen herritik 10 kilometro iparraldera.
Hohenstaufen etxea Heidelbergeko gazteluaz jabetu zen 1155ean baina abatetxeko 1196ko idatzi batean aipatzen da lehen aldiz Heidelberg herria, eta horixe hartzen da, beraz, Heidelbergen sorrera datatzat. 1303an, beste gaztelu bat eraiki zen, herria hobeto babestu nahian; 1386an, Rupert I.a Palatinatukoak Heidelbergeko unibertsitatea sortu zuen, Alemaniako zaharrena eta Europako zaharrenetakoa dena.
Aro Modernoa
Heidelbergeko Unibertsitateak izugarrizko eragina izan zuen Humanismo eta Erreforma garaian, XV. eta XVI. mendeetan, eta batez ere Luteranismo eta Kalbinismoaren arteko gatazkan. Bertako liburutegia gaur egun oraindik Alemaniako liburutegi publiko zaharrena da.
Hogeita Hamar Urteko Gerraren barruan, 1622an Liga Katolikoak Heidelberg konkistatu zuen eta Bavariako Wittelsbach etxearen menpe geratu zen. Gerra bukatutakoan, hala ere, Karlos Luis Palatinatukoak jabetza berreskuratu zuen. 1689an frantsesek oinordekotza eskatu eta hiria hartu zuten eta 1693an alde egin zutenean, hiria ia erabat suntsitua geratu zen. 1810ean, berreraikuntza lan handiak hasi zituzten eta 1815ean, Austria, Errusia eta Prusiako erregeen arteko bilera bat antolatzeko gai izan zen hiria. Bilera horretan, Napoleondar Gerrek eragindako sarraskiak zirela eta, Aliantza Santua egitea erabaki zuten.
XX mendea
Unibertsitatearen fama berriro zabaldu zen, bertako Weber eta Rohde bezalako humanistengatik. Hirugarren Reichean (1933-1945), Heidelberg Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista egoitza sendoa izan zen. SSentzako Thingstätte antzoki erraldoia eraiki zen. Bigarren Mundu Gerran ez zen kaltetua izan, ez baitzen ez industriagune ez eta garraiorako hiri garrantzitsua ere.
1945ean, Unibertsitateak ateak berriz zabaldu zituen. 2006an bost biztanletik bat Unibertsitateko ikaslea zen eta 2007an Eliteko unibertsitatea izendatua izan zen, Alemaniako sei unibertsitate onenen artean.
Ondasun esanguratsuak
- Espiritu Santuaren eliza (Heiliggeistkirche): XV. mendeko eliza gotiko protestantea.
- Heidelbergeko gaztelua (Heidelberger Schloss): XIII. mendean eraikitako gazteluaren aztarnak dira, izan ere tximistek birritan eta izandako gerrek sarritan suntsitu baitute. Hareharri gorriz eginiko gaztelu gotiko eta pizkundekoa da.
- Alde zaharra (Altstadt): Königstuhl muinoaren azpian kokaturik dagoen erdigune barrokoa da. Hauptstrasse kale nagusia da: erabat peatonala da eta alboetan elizak, plazak (Merkatu plaza, Unibertsitatearen plaza...), Unibertsitatea eta Udaletxea (Rathaus) daude.
- Harrizko zubia (Carl-Theodor-Brücke): Neckar ibaia gurutzatzeko 1786 eta 1788 artean eraiki zen zubia da. Dorre barrokoak ditu.
Jaialdiak
- Otsailean, Ball der Vampire (Banpiroen Jaia) ospatzen dute. Inauterien antzeko jaialdia da.
- Martxo eta apiril artean, Heidelberger Frühling musika klasikoaren jaialdia antolatzen da.
- Irailean, Erdi Aroko feria egiten dute.
- Urri eta azaro artean, antzerki- eta jazz-jaialdiak eratzen dira.
- Gabonetan, feria egiten da: gozo tipikoa txokolatezko Studentenkuss (ikasleen musua) da.
Kirolak
Heidelbergeko kirol nagusia errugbia da. Bundesligan parte hartzen duten bederatzi taldeetatik lau bertakoak dira. SC Neuenheimek bederatzi txapelketa irabazi ditu, Heidelberger RK taldeak zortzi, RG Heidelbergek lau eta TSV Handschuhsheimek bat.
Apirilean egiten den Heidelbergeko maratoi-erdia ere arrakastatsua da.
Hiri senidetuak
Heidelberg ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Bertha Benz Memorial Route (Mannheim-Heidelberg-Pforzheim) (Ingelesez)