Hegoaldeko Sandwichetako itsas hobia

Hego Sandwichetako itsas hobia, batzuetan Meteorreko fosa ere deitua, Ozeano Atlantikoaren hegoaldeko zatian dagoen arku formako itsas hobi bat da. Gutxi gora-behera, Hego Sandwich uharteetatik 100 kilometro hegoaldera dago, uharte hauek, iparraldetik eta hego-ekialdetik inguratzen dituelarik, eta Scotiako itsasoaren muga abisala adierazten du. Fosa, Scotia Plaka txikia, Hego Amerikar Plakaren hegoaldeko zatian eta Antarktikako Plakan subduzitzean eratutakoa da. Hego Sandwich uharteak, Scotiako dortsaletik urazalera irtendako uharte arku bolkaniko bat da, subdukzio aktibo honetatik, lurrikara aktibitate handia eratzen delarik. Belinda mendia, Jurgi uhartean, sumendi aktibo bat da.

Ozeano Atlantikoaren hegoaldeko fosarik sakonena da, eta Ozeano Atlantiko osoko bigarren sakonena, Puerto Ricoko fosaren ondoren.

Fosak, 965 kilometroko luzera eta 8428 metroko gehienezko sakonera du, Meteor osinean, 55º40'H eta 25º55' M koordenatuetan dagoena, Zavodovski uhartetik 122 kilometro ipar-mendebaldera.

Fosa honetako hegoaldereneko zatia, 60º Hegoaldean dago, eta, beraz, Hego Ozeanoan dago, honen sakonerarik handiena delarik, 60º 00' H eta 24º M koordenatuetan dagoena, 7.235 metroko sakonerarekin.

Kanpo estekak

55°25′44″S 26°11′29″W
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.