Hegoaldeko Ibai Gorria
Ibai Gorria, Hegoaldeko Ibai Gorria edo Red River[1] Estatu Batuetako hegoaldeko ibaia da, izenaz ere ezaguna dena. 2.044 kilometro luze da eta 169.890 km2-ko ibai-arroa du. Ontziz ibil daiteke. Mexiko Berriko estatuko ekialdeko goi-ordokietan du iturburua (Llano Estacado) eta Texas eta Louisianako estatuak alderik alde igaro ondoren, Baton Rouge hiriraino heltzen da. Leku horretan bi adarretan banatzen da ibaia; Atchafalaya izeneko adarrak Mexikoko golkoan isurtzen du ura, eta Old River izeneko adarrak Mississippi ibaiarekin bat egiten du. North Fork Red River, Salt Fork Red River, Little River, Pease River, Sulphur River, Wichita River eta Washita River dira Red ibaiaren adar nagusiak.
Ibai Gorria / Red River | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.189 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°01′10″N 91°44′52″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Arkansas |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 233.000 km² |
Arro hidrografikoa | Red River drainage basin (en) |
Ur-emaria | 1.900 m³/s |
Iturburua | Prairie Dog Town Fork Red River (en) eta Buck Creek (en) |
Bokalea () | Atchafalaya River (en) |
- Artikulu hau Estatu Batuetako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibai Gorria (argipena)».
Bitxikeri gisa, 1948ko Howard Hawks zinema zuzendariaren Red River filmak ibai hau izendatzen du.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .