Hego Finlandia
Hego Finlandia[1] (finlandieraz Etelä-Suomen lääni) 1997. urtean Finlandian eman zen erreformaren ondorengo 6 probintzietako bat da. Hameenlinnan dauka egoitza. Finlandia osoko biztanleriaren %41a bertan bizi da.
Hego Finlandia | |||
---|---|---|---|
| |||
Herrialdea | Finlandia | ||
Hiriburua | Hämeenlinna | ||
Hizkuntza ofizialak | Finlandiera Suediera ¹ | ||
Agintaria | Anneli Taina | ||
Eskualde historikoak | Karelia Nilandia Tavastia | ||
Azalera |
34.378 km2 | ||
Biztanleria Dentsitatea |
2.095.416 (2009) 69 bizt/km² | ||
Webgune ofiziala | (Ingelesez) (Finlandieraz) (Suedieraz) | ||
¹ Kostaldean daude Hego Finlandiako hemezortzi udalerri elebidunak. |
Historia
Probintziako lehenengo biztanleak, ehiztari eta biltzaileak gehien bat, k.a. IX. mendean iritsi zirela uste dute arkeologo adituenek. Hauek itsasoak eta tundrak eskaintzen zienaz baliatzen ziren bizirauteko. Gaur egun Finlandiako hizkuntza nagusia, finlandiera, k.a. VI. mendean bertara iritsitako gizonen hizkuntzatik eratorritakoa dela ziurtatu dute. Beraz, finlandiera, Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela frogatzea lortu dute.
1155. urtean, probintzia, suediarren esku gelditu zen. Hauek, ekarpen asko egin zituzten bertako gizarte atzeratuan. Hala ere, haien hizkuntza zapaldu eta kristautasuna, eta ondoren luteranismoa, inposatuak izan zitzaizkien biztanleei. XVI. mendean Ilandia eskualdean jaiotako Mikael Agricola apaizak lehenengoz finlandiera idatzi zueun suediarren zapalkuntzaren gainetik.
1721. urtean, probintzia, Errusiaren menpe gelditu zen, hauek, biztanleak suediarren zapalkuntzatik babestuko zituztela hitzeman ondoren. Probintzia osoa 1812. urtean Errusiak menperatu ostean, Finlandiako Dukerri Handia osatu zuen Finlandiak Errusiaren barnean. 1860. urtean sortutako nazionalismo baten ondorioz, finlandiera berreskuratua izan zen eta independentzia grinak, 1918. urtean independentzia lortzea ekarri zuen. II. Mundu Gerraren ondoren Kareliatik (Hegoaldeko Finlandiako eskualdea) zati bat menperatu zuen Errusiak naziei laguntza eskaintzeagatik.
1997. urtean Finlandian egindako erreforman, 12 probintziak 6 izatera igaro ziren, hauetako bat Hegoaldeko Finlandia deiutz. Gaur egun, Hegoaldeko Finlandiaz ezagutzen dugunak Uusimaa, Kymenlaakso (Kymi probintzia) eta hegoaldean zeuden Häme herrialdeek osatzen dute.
Kultura
Kultura oso aberatsa dago Finlandia osoan. Sukaldaritza, musika-estilo desberdinak, negu-kirolak... garrantzi handia daukate finlandiarren eguneroko bizitzan.
Klima
Konifera-basoak nagusitzen dira probintzian, klima kontinental hezearen erakusgai. Uda epel baina negu hotz eta luzeak izaten dira, prezipitazio askorekin.
Administrazioa
Eskualdea, 7 ministerio ezberdinez dago zuzendua eta zerbitzuak Hämeenlinnan, Helsinkin eta Kouvolan daude kokaturik.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Argazki gehiago
- Haminako udaletxea.
- Hämeenlinnako Aulanko Parke Naturala.
- Helsinki unibertsitateko auditorioa.
- Kytäjärvi lakua elurtua.
- Lahti lakua.
- Helsinkiko katedral luteranoa.
- Päijänne lakua.
- Uspenski katedrala.
- Vanajavesi lakua. Häme gaztelua eskubian.