Hegoaldeko Afrika

Hegoaldeko Afrika edo Afrika Hegoaldea bezala Afrikako hegoaldeko zatia ezagutzen da. Ohi honako herrialde eta toki hauek hartzen dira Hegoaldeko Afrikako zatitzat:

Hegoaldeko Afrika deritzon eskualdea osatzen duten estatuen mapa.

Azterketa batzuetan Seychelleak eta Indiako ozeanoko Britainiar Lurraldea ere sartzen dira. Beste batzuk, berriz, aurreko zerrendatik Komoreak, Maurizio eta Madagaskar uharteak eta Frantziaren administraziopean dauden Mayotte eta Reunion uharteak kentzen dituzte, Ekialdeko Afrikaren zatitzat hartuz.

Erdialdeko Afrika edo ekuatorekoarekin batera, kontinente eta mundu osoko kulturarik antzinakoenak ditu. Gaur egun bantu-herria da nagusi, baina iraganean hotentoteak, boskimanoak eta pigmeoak ziren jatorrizko herriak, gaur egun gutxiengo txikiak osatzen dituzte. Afrikako zati honek europar jatorriko biztanle zurien zati handi bat hartzen du, gune hauetara kolonizatzeko iritsi zirenak eta ondare bezala egungo muga politikoen trazatua utzi dutenak. Euren finkapena (bereziki Hegoafrika eta Zimbabwen) bertako klima epelaren ondorio da, Hegoaldeko Europako klimaren antzerakoa.

Eskualde honek gainontzeko kontinentean ikus daitezkeen antzeko arazoei aurre egiten die: kolonialismoak eta neokolonialismoa ondorio nabarmenak utzi dituzte estatu hauen bizitza eta ekonomian, eta ustelkeriarekin eta GIBaren intzidentzia handiagoarekin batera, euren garapena eteten duten faktoreak dira. Amankomuneko xedea egonkortasun politiko eta ekonomikoa lortzea da; eskualdeko estatu ezberdinen arteko elkarkidetzea errazteko Hegoaldeko Afrikaren garapenerako batzordea sortu da.

Geografia

Geografikoki, Limpopo ibaia, Orange eta Okavango eskualde honetan kokatuta ditugu.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.