Hego Lapurdiko Hirigunea

Hego Lapurdiko Hirigunea[1] (frantsesez Agglomération Sud Pays Basque) Lapurdiko hego-mendebaldeko 12 udalerrik osatzen zuten hirigune elkargoa izan zen, Pirinio Atlantikoetako hirugarren hirigune elkargoa. 2013ko urtarrilaren 1 arte, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoa izena zuen.[2]

Hego Lapurdiko Hirigunea
Administrazioa
LurraldeaLapurdi
Sorrera2005eko abenduaren 21a
Desagerpena2017ko urtarrilaren 1a
PresidenteaMixel Hiriart
HiriburuaUrruña
Udalerriak12
Estatistikak
Azalera270,5 km²
Biztanleria64 863 (2010)
Dentsitatea217,07 bizt./km²

2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.

Osaera

Elkargoak 12 udalerri biltzen zituen —13, Bidarte ere kontuan hartzen bada—, Lapurdiko hego-mendebaldekoak.

Udalerri kideen datuak

INSEE KodeaUdalerriaAlkateaBiztanleriaAzaleraDentsitateaDelegatuak
64161AhetzePhilippe Elizalde1844 bizt.10,56 km²139,02 bizt./km²
64123AinhoaMichel Ibarluzia696 bizt.16,19 km240,02 bizt./km²
64113ArbonaMarie-Jo Mialocq2068 bizt.10,59 km2168,46 bizt./km²
64031AzkaineJean Louis Laduche4104 bizt.19,27 km2186,72 bizt./km²
64250BiriatuMixel Hiriart1120 bizt.11,04 km286,23 bizt./km²
64502Donibane LohizunePeiuko Duhart13448 bizt.19,05 km2712,81 bizt./km²
64123GetariaAlbert Larrousset1392 bizt.1,4 km2944,29 bizt./km²
64113HendaiaJan Battit Salaberri15802 bizt.7,95 km21766,16 bizt./km²
64031SaraJean-Baptiste Laborde2564 bizt.51,34 km244,23 bizt./km²
64250SenpereChristine Bessonart5862 bizt.65,08 km278,46 bizt./km²
64502UrruñaOdile de Coral8910 bizt.50,57 km2151,63 bizt./km²
64502ZiburuGuy Poulou7053 bizt.7,44 km2844,35 bizt./km²
64 863 bizt.270,5 km²217,07 bizt./km²

Erreferentziak

  1. ikus Hego Lapurdiko Hirigunearen webgunean .
  2. ikus 2012ko abenduaren 28ko Prefetaren erabakia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.