Hego-Ekialdeko Asiako Tratatuaren Erakundea

Hego-Ekialdeko Asiako Tratatuaren Erakundea[1] edo Asiako Hego-ekialdeko Elkartea[2] (ingelesez: Association of Southeast Asian Nations) edo ASEAN[1] hego-ekialdeko Asiako hamar herrialdek osaturiko erakunde geo-politiko eta ekonomikoa da. 1967ko abuztuaren 8an Bangkoken Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Thailandiak sortua, egun Brunei (1984tik), Myanmar, Kanputxea, Laos eta Vietnamera (1995etik) zabaldu da. Bere helburua eskualdeko garapen ekonomiko, sozial eta kultural garatzea da.

Hego-Ekialdeko Asiako Tratatuaren Erakundea
The ASEAN Way
Datuak
Izen laburraASEAN, အာစီယံ, АСЕАН, アセアン, 东盟, 東協, 亚细安, 東盟, 東盟, 東盟, אסיאן, 아세안, ANASE, АСЕАН, ΕΧΝΑ, آسه‌آن, أسيان, ஆசியான், ఆసియాన్, آسیان, អាស៊ាន, ອາຊຽນ, ආසියාන්, ਆਸੀਆਨ, АСЕАН eta АСЕАН
Motagobernu arteko erakundea
Jarduera
Kide kopurua10 (2023)
Eskumendekoak
ASEANstats (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
  • 70A Jalan Sisingamangaraja, Jakarta 12110
  • South Jakarta City
  • 6.238962°S 106.799253°E / -6.238962; 106.799253
Osatuta
Historia
Sorrera1967ko abuztuaren 8a
Sortzailea
SorlekuaBangkok
Ordezkatzen duAssociation of South-East Asia (en) Itzuli
Jasotako sariak
Ramon Magsaysay Award  (1979)
webgune ofiziala
Facebook: aseansecretariat Twitter: ASEAN Instagram: asean LinkedIn: the-asean-secretariat Youtube: UCOp9ttykdbVr6MEkLJ4ZaJQ Flickr: 65679481@N07 Edit the value on Wikidata

Erakundeak 4,46 milioi km2 azalera (Lurraren %3a) eta 600 milioi biztanle (Lurraren %8,8a) ditu. Ekonomia bakarra balitz, munduko 9. eta Asiako 3. handiena izango litzateke.

Historia

Sortu eta hasierako urteetan elkarte kideen arteko lotura ez zen oso estua. 1970. urtearen hamarkadaren erdi aldera, ordea, zenbait kidek bizi zuten ekonomia hazkunde aldi oparoa eta Vietnamgo gerra amaitu berriak Asiako hego-ekialdera ekarri zuen indar egoera berria zela medio, kohesio berria hartu zuen elkarteak. Gerra hotzaren amaierarekin batera elkarteko kideek eskualdean zuten indarra areagotu zen, eta politika berriekin batera, elkartekideen eragina eta ekonomia hazkundea asko indartu ziren. Hala, 1990eko hamarkada osoan zehar ASEAN elkartearen eragina berebizikoa izan zen eskualdeko merkataritza zein politika erabakietarako. 1992. urtean elkartekideek merkataritza askerako eremua sortu zuten beren ekonomien artean. Urrats berriak herrialdeen arteko elkar trukea areagotzea zuen helburua, eta merkataritzari eta inbertsioei oztopoak kendu zitzaizkien horretarako. Egun erakundeak lanean dihardu 2003. urterako erabateko merkatu bateratu bat sortzeko, horretarako herrialde kideen arteko muga-zergen beherapenak ezarriz, eta oro har, eremu horretako ekonomia hazkundea sustatuz.


Erreferentziak

Kanpo estekak

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.