Pauma

Pauma edo hegazterrena (Pavo cristatus) faisaien familiako hegazti handi eta kolore bizikoa da, jatorriz Asia Hegoaldekoa baina ia mundu osoan erdi-etxekotua. Pavo generoko bi espezietako bat da, pauma berdearekin batera. (Pavo muticus).

Pauma
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaGalliformes
FamiliaPhasianidae
GeneroaPavo
Espeziea Pavo cristatus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Koloreaurdin, berde, beltz eta laranja
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakPavo cristatus feces (en) Itzuli
Genomaren kokapenaensembl.org…

Pauma arra urdina da oro har eta luma fineko gandorra du. Ezaguna da, batez ere, isats itxurako estal-luma luze eta ikusgarriengatik. Lumok begi itxurako koloreak dituzte puntatik gertu eta haizemaileen antzera irekitzen eta tentetzen dira emeak limurtzean. Emeak ez ditu isats itxurako luma ikusgarri hauek, lepoa berdexka eta txikiago du, eta gorputzeko lumajea arrekara da.

Indiako hegazti nazionala da.

Ezaugarriak

Pauma sexu dimorfismo handiko espeziea da. 15 urte inguru bizi daiteke, nahiz eta 20 urte arte guztiz etxekotuak bizi izan direnak ere ezagutzen diren.

Orojalea da: haziak, fruituak, intsektuak, sugeak, igelak, saguak eta harrak.

Arra

Moko sendo batez hornitua, burua luma urdinez estalia du eta lumazko motots edo gandor ikusgarria du. Begi inguruan, marra zuri bat du. 2,2 metro luze izatera eta 5 kg pisatzera irits daiteke. Lumajea urdin irisatua du, distira berdekoa, lurraldea babesteko erabiltzen duena. Baina batez ere, emea erakartzeko erabiltzen du estaltze garaian. 2 luze izan daitezkeen estal-lumak ditu, hedatu eta tentetzean haizemaile itxura ikusgarria hartzen dutenak. Lumok begien antzeko itxurak dituzte muturretan, kolore urdin, berde eta urrekarak.

Arraren goialdea.

"Haizemaile" hau ez da isatsa ez eta hegalak, baizik eta bizkarreko estal-luma bereziak. Isatsa oharkabean dago luma hauen azpian. Arrak hiru urtetik aurrera hedatu ditzake lumok eta urtero berritzen ditu. Horregatik, udazkenean apaingarri eder hau gabe geratzen dira.

Emea

Emea 1 m luze eta 3 kg besterik ez izatera irits daiteke. Lumak arreak eta errauskarak ditu, lepoa zuria eta distira berdekarak bularrean. Lumazko mototsa txikia da, kafe kolorekoa.

Emea.
Pavo cristatus

Estaltze garaiaren ondoren, uztail inguruan, emeak arrautza bat, bi edo hiru erruten ditu, urteko emankortasunaren arabera. Habia, lur hondartsuan eginiko zuloa da, landarez estali gabea. Txitatzeak 28 egun irauten ditu, emea ia bertatik mugitzen ez den garaia.

Mitologia

Greziar mitologian, hegazterrena Hera jainkosaren animalia gogokoa zen.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.