Heftzi-Ba

Heftzi-Ba (hebreeraz: חֶפְצִי־בָהּ, ḥefṣī-vah edo ḥep̄ṣī-ḇāh, «Ene atsegin») Biblian ageri den pertsonaia da, Erregeen II. Liburuko pertsonaietako bat, Ezekias erregearen emaztea eta Manases erregearen ama[1].

Heftzi-Ba
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Ezekias
Seme-alabak

Literatura errabinikoaren arabera, Isaias profeta Heftzi-Baren aita eta Manasesen amaren aldeko aitona zen[2].

Heftzi-Baren izena Jainkoaren faborea berreskuratu ondorengo Zionen izen sinboliko gisa erabiltzen da Isaiasen liburuan. Elizen Arteko Biblian, hitzez hitzeko itzulpen batekin ordezkatuta dago:

« Ez dizute deituko gehiago «Hiri zapuztu», ez eta zure lurraldeari ere «Lur hondatu»; zure izena «Ene atsegin» izango da, eta zure lurraldearena «Ene emazte», Jaunak atsegin izango baitzaitu eta zure lurraldea emaztetzat hartuko.  »
[3]

Erreferentziak

  1. 2 Erg 21:1
  2. (Ingelesez) Hirsch, Emil G.; Seligsohn, M.; Jacobs, Joseph. «Hezekiah» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-08-19).
  3. Is 62:4

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.